Teknologia albisteak

Sustraiez Blai Jaialdia Ordizian, azaroaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustraiez Blai Kultur Elkartea
2010-11-09 : 17:11

Hamargarrena da aurten Sustraiez Blai Kultur Elkarteak antolatuko duen munduko musiken jaialdia eta data berezi hau ospatzeko, izugarrizko jaialdia antolatu du azaroaren 13rako, Ordiziako plaza nagusian. Baina eguna arratsaldeko 19:00etan hasiko da, herriko Garagartza enparantzan, Acoustic Glorious taldearekin (kora, didgeridooa eta beat-boxa). Ondoren, Vaskandonbeando batukada-taldeak joko du, kaleetan zehar, eszenategi nagusira iritsi arte, esan bezala, Ordiziako herriko enparantzan. Han izango dira Dilshad taldeko dantzariak, Luis Camino perkusionistaren laguntzarekin eta gero etorriko dira talde nagusiak: La Troba Kung-Fú eta Kilema. Edonola ere, ez da hemen bukatuko egun horretako egitaraua. Izan ere, kontzertu nagusiaren ondoren, Txindoki tabernan Lord Sassafras DJ ezagunak musika jarriko baitu. SARRERA DOAN

Segidan, Sustraiez Blai jaialdiaren 10. edizioan izango diren taldeei buruzko informazio osatuagoa.

Promorako bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=dri2AX7-HOo

ACOUSTIC GLORIOUS (Euskal Herria) Ez ohiko musika-tresnak jotzen dituen taldea da ACOUSTIC GLORIOUS, baina azpimarragarrienak, zalantzarik gabe, didgeridooa eta kora dira. Lehena, Australiatik datorkiguna eta bigarrena, berriz, Afrikatik. Bi kontinente hauek uztartu nahi izan dituzte taldea osatzen duten musikariek, musika originala, harrigarria bezain gustagarria egiteko ahaleginean. Zuzeneko emanaldietan leku handia du inprobisazioak eta batez ere, musika egitearekin batera, gozamena eta une ahaztezinak eskaintzea. Taldeari buruzko informazio gehiago: http://www.myspace.com/acousticglorious

VASKANDOMBEANDO (Euskal Herria) Bilboko perkusio talde hau hamar danborrez eta bandera batez osatua dago. Konpartsa uruguaiarra da, candombe musika egiten duena. Uruguaiar musika estilo bat da candombe, afrikar erritmoak ditu oinarri eta Montevideon sortu zen, XVIII. Mendean, esklabutza-garaian, bertako biztanle afrikarrengandik. Bizilagun haiek desfileetan jotzen zuten musika mota hau, beren kulturaren adierazpen modurik garrantzitsuenetako bat izanik.

YOUTUBE

http://www.youtube.com/watch?v=7kg8UwCkIno http://www.youtube.com/watch?v=kJR_nIWgO6M&feature=related

DILSHAD (Euskal Herria)

Ekialdeko dantza eta tribuen dantzak lantzen dituen taldea da Dilshad, 2007. Urtean Donostialdean sortutakoa. Bere emanaldietan, ekialdeko eta tribuen dantzen lagin orokor bat eskaintzen du eta horretarako, hainbat osagai erabiltzen ditu; hala nola: ezpatak, bastoiak, zetazko abanikoak, zutargiak, Isisen hegalak, melaiak, krotaloak, etab. Dantza hauen artean ekialdeko dantza klasikoa nahiz folklorea aurkitu ahal izango dugu, era ezberdinetako nahasketekin batera. Eskaintzen dituen emanaldiek formatu ezberdinak dituzte, bai denbora aldetik nola toki eta publikoaren aldetik ere. Ikasketei dagokienez, 2002. urtean hasi zuen taldeak bere heziketa-prozesua, Donostiako Sebastopol Kultur Etxean, Jaione Albeniz irakaslearen eskutik. Taldea osatzen duten hiru kideen artean, osatu egin dute ekialdeko dantzaren inguruan zuten ezagutza hamaika ikastaro eginez, maila nazional eta nazioarte mailan ezagunak diren irakasleei esker. Batzuk aipatzearren: Farida Fahmy, Bozenka, Saida, Tamalyn Dallal, Diana Tarkhan, Zaza Hassan, Munique Neith, Gloria Alba, Eva Chacón, Nesma, Sonia Sampayo, Ana Saeeda... Horretaz gain, tribuen dantzen gaineko hainbat ikastaro egin dituzte, Kami Liddle, Unmata, Ariellah, Morgana, Amaru Sabat, Exotika eta Nuria Gallegorekin, besteak beste. Diziplina ezberdinak jorratu dituzte: indiar dantzak, ijito-dantzak eta Polinesiako dantzak, esaterako.

Gaur egun, taldekideetako batzuek ekialdeko dantzak irakasten dihardute.

Informazio gehiago: http://sites.google.com/site/danzadilshad

YOUTUBE

http://www.youtube.com/user/danzadilshad#p/a/u/0/q_CrrWxDeU0 http://www.youtube.com/user/danzadilshad#p/a/u/2/ag-SKBPNjCM http://www.youtube.com/user/danzadilshad#p/u/3/r9NpymoWoeI http://www.youtube.com/watch?v=-jZxzYqBQL4

LUIS CAMINO (Euskal Herria) Donostian jaiotako perkusionista. 1978an hasi zuen bere karrera artistikoa Izukaitz talde euskaldunarekin izen bereko diskoa grabatuz. 21 Japonesas taldearen sortzaile, J. Bengoetxea eta A. Beristainekin batera. 1997an hasiko du bere bakarkako ibilbidea, lehen lanarekin Abya Yala izenpean, Aztarna diskoetxearen eskutik. Gerostik, beste hiru disko argitaratu ditu: 2003an, (oraingo honetan, Luis Camino & Abya Yala izenpean), InDIOSINCRASIA (Nuba Records. Karonte). 2005ean, Luis Camino & Abya Yala-ren Musikisthan (Nuba Records. Karonte) izenekoa.2007an kaleratuko du bere lehen musika-lana Indian, CD formatuan eta Dancing Mantras izenburupean, Arti Vyas, Shoba Harsh eta Rupendra “Lala” Gopa ji.kantarien laguntzaz. Indian zelarik, hamaika indiar talderekin jo zuen Baliko Ubud herrian dagoen Ubud Jazz Cafén eta bere ibilbide musikalean, Euskal Herri barruko nahiz kanpoko musika-talde ugarirekin aritu da lanean; batzuk aipatzearren: Mecano, Barricada, Pascal Gaigne, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Briganthya, Patxi Andion, Iñaki Salvador & Zilbor Hestea, Makala, Mikel Errazkin, Betagarri, Alboka edo Gatibu.

http://www.myspace.com/luiscaminoabyayala http://www.facebook.com/luis.camino2

La Troba Kung-Fú (Bartzelona) Dusminguet taldea desagertu ondoren jaio zen Joan Garriga buru duen La Troba Kung-Fú taldea. Bi kontzeptuk egiten dute bat La Troba Kung-Fú taldean: alde batetik, trobak edo koblak, koblari edo trobalari-talde moduan hartu behar baititugu, kubatar trobak du garrantzia batez ere, trobalari-talde bat, musikari-talde bat baita… eta bestetik, kung fu kontzeptua, txinatar kung-futik datorrena. Bere esanahia da trebetasun bat lortzea, ildo bati heltzea, praktikari eta jarraipenari esker. Baina, La Trobari buruz ari garela, ezinbestekoa rumba aipatzea, nahiz eta bere lanean hori baino gehiago dagoen: hip-hop pixka bat, cumbia, mexikar musika… taldekideek egin dituzten bidaien isla diren erritmoak, hain zuzen ere. Talde katalanak bi disko ditu kalean: "Clavell Morenet" eta berriagoa den “A la panxa del bou”. Bigarren hau taldearen lokalean bertan grabatu dute, beren kasa editatu eta sarean jarri dituzten abestien bertsioak egitera animatu dute jendea. Zuzeneko ikusgarria dute eta rumba, dub-a, cumbia, saraoa, bluesa, boogie-woogie-a eta beste hainbat musika-mota (errazagoak direnak jotzen beraien gaineko azalpena ematen baino) nahastuko dituzte guztion gozamenerako. Taldea laukote formatuan dator Sustraiez Blai jaialdira: Joan Garriga (ahotsa eta esku-soinua), Miguel Serviole (gitarra), Mariá Roch (baxua) eta Josep Terricabras (bateria). http://www.latrobakungfu.net/ http://www.myspace.com/latrobakungfu

YOUTUBE http://www.youtube.com/watch?v=-IO9ywN-OCk http://www.youtube.com/watch?v=QqBxWumzJoM&feature=fvst http://www.youtube.com/watch?v=sJdvtsMIUPo&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=Enhp3Uqs_CQ

KILEMA ( MADAGASKAR)

Kantari, musikagile eta musika-tresna ugari jotzen dituen musikaria dugu Kilema. Madagaskarko “Justin Vali Trio”(1994-97) taldearekin lan egin zuen, Peter Gabriel (Womad eta Real World jaialdien sortzailea) ezagunaren eskutik.

Randrianantoandro Clément izenpean bere herrialdeko hainbat taldetan jotzen hasi zen, baita gitarrak (bizikleta kableen sokak erabiliz) egiten ere, hamar urte zituela. KILEMAk bere herrialdeko hainbat musika-tresna jotzen ditu: marovany-a, kabosy-a eta katsà-a, Madagaskarreko magia eta arima erritmikoa transmitituz. Hamabost urtetik gorako ibilbidea egin du Kilemak eta hiru disko kaleratu ditu: “ Ka Malisa”(Iris Musique/Harmonía Mundi); ”Lavi-Tany” (Ventilador Music) eta 2008an, MENA (Snail Records/Coast to Coast).

Redescena 2010-2011k gomendatzen dituen 20 artista aukeratuen artean dago Kilema. Luzea da taldeak parte hartu duen jaialdien zerrenda: Kulturnatten (Suedia),Doo Bee Festival (Japonia), Rainforest World Music Festival ( Malasia), Central Park Zoo eta Joe´s Public Theater (New York AEB), Creative Alliance Patterson (Baltimore AEB), Zinc Bar (New York), Journées des 5 Continents (Suitza), Festival Convivencia (Frantzia), Faro World Music Festival (Portugal), Festival de Música Étnica en Chiclana (Espainia), Caisa Cultural Center (Finlandia), Dromos y Emmas Festival (Cerdeña), Etnosuonni (San Marino), Etnosul (Portugal) , Tom de Festa (Portugal) , Encuentros culturales de Veneguera (Kanariar irlak), Etnosur, Territorios , Getxo Folk (Euskal Herria), Magosta Folk, Etnimalaga, Circuito Castilla la Mancha, Diversons, Artistas en Ruta…

www.myspace.com/kilema2 www.kilema.com

YOUTUBE

http://www.youtube.com/watch?v=_rRBTdwx_IM http://www.youtube.com/watch?v=j1dt4EqL_Q4&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=Rvia-3tHuI8&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=2Wla1lkhZSk&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=TRHgP1OVsJ4&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=mGYdWyp3re4&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=qrJPKm2KJyI&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=lWJCeOgKAr8&feature=related

LORD SASSAFRAS (Aragoi) Jorge Gayosoren ezizena da Lord Sassafras eta 30 urtetik gora daramatza musikari gisa lanean. Europa, Afrika, Amerika eta Asiako eszenategiak bisitatu ditu eta bere izena munduko musikari loturik dago, ezinbestean. Bere estiloa definitzeko, “Mafia mondiale” etiketa erabiltzen du, munduko musikak rocka, funka eta etno-teknoaren arteko nahasketa,alegia.

http://www.myspace.com/lordsassafras

YOUTUBE: http://www.youtube.com/watch?v=CN9tcBlFEpI

Musika-jaialdia bukatu eta egun batzuetara, ordea, beste ekintza bat aurreikusi dugu:

ZINE-EMANALDIA

Azaroaren 18an, Beasaingo Usurbe antzokian, Tony Gatlif aljeriar zuzendariaren Latcho Drom (ijitoen hizkuntzan, romanieran, Buen viaje-Bonne route-Bidaia ona esan nahi du) filmaren emanaldia gaueko 21:00etan. Filma ijito-talde baten bidaiaren kontaketa musikala da, Indian hasi eta Espainian bukatuko den ibilaldia, hain zuzen ere. Egipto, Turkia, Hungaria, Eslovakia, Errumania eta Frantzia zeharkatuko dituzte bidaiariek eta leku bakoitzaren berri musikak emango digu, ez baita gauza bera Hungariako elurrak edota filmaren bukaeran ikusten diren Espainiako ibai fresko eta koloretsuek duten doinua. Ijitoen arteko elkarrizketa abesti eta dantzen bidez gertatzen da pelikulan zehar eta honek are ezohikoago bihurtzen du Gatlifen lan berezi hau.

Erantzun

Sartu