Alua: ez da sex-shop baten izena
2010-06-02 12:06
Norbaitek pentsa zezakeen beste zerbait zela, baina mendiko materiala saltzen duten denda bat da Alua izeneko hori. Gainera Facebook bidez saltzen omen dute. Argi dagoena da, euskaraz ez zekiela izena jarri zionak.

Argazkiak.org | Alua - euskaraz ez dakite hauek © cc-by-sa: garaolaza
Euskaraz izen harrigarriak suertatzen diren besterik?
Batzuk aipatu genituen Kaikuren kanpaina hura dela eta... Gogoratzeagatik:
Irain jakiak, adibidez.

Argazkiak.org | Irain Distribuciones Alimentarias. © cc-by-sa: xa2
Pare Gabia etxeak zapatak saltzen ditu. Eta gainera pare bakoitzetik bakarra erakusten dute.
Besterik okurritzen?
Erantzunak kargatzen...