Teknologia albisteak

Lazarraga eskuizkribuari buruzko uda ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Ricardo Gómez
2010-04-21 : 09:04

Uztailaren 7 eta 8an, Donostian, UPV/EHUko XXIX Uda Ikastaroen barruan "Lazarraga, XVI. mendeko autore berri bat" ikastaroa izango da. Euskararen historiari buruz, euskal testu zaharren edizioari buruz, euskal literaturari buruz interesik baduzue, edota euskara irakasleak bazarete, "Lazarraga, XVI. mendeko autore berri bat" (PDF) ikastaroan zer ikasi eta zer ikusi izango duzue.

Ikastaroaren matrikula edota egoitza ordaintzeko bekak eska daitezke apirilaren 23a baino lehen.

Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren lankidetzaz antolatu da.

Matrikula-prezioak: maiatzaren 31ra arte: 50 €. Ekainaren 1etik aurrera: 60 €.
Balio akademikoa: 20 ordu.
Homologazio kodea: 1068170003

Ikastaroaren helburuak:


Lazarraga Eskuizkribua 2004.ean aurkitu zenetik, Lazarragarena izen ezaguna bihurtu da, baina ez da oraindik azterketa-lan sakonik argitaratu. Azterketa horretan dihardu Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeak, lehenik eta behin testua bera finkatzen, eta hain zuzen bere lanaren lehenengo emaitzak ezagutzera eman nahi ditu UPV/EHUren XXIX. Uda Ikastaroen testuinguruan, egun horietan aurkeztuko baitu bost urteko lanaren emaitzak biltzen dituen webgunea. Hortaz, ikastaroetan publiko zabalari aurkeztu nahi zaio, bere testuinguruan kokatuta, Lazarragaren eskuizkribuaren inguruan gaur dakiguna (ikastaroa interesgarria izango da euskal testuetan interesatua den ororentzat, eta bereziki irakaskuntza ertainetako irakasleentzat), ondoko helburu zehatz hauekin:

  • Euskal testuak aztertzeko eta jendarteratzeko metodologia aurkeztea.
  • Lazarraga Eskuizkribua XVI.-XVII. mendeetan beste hizkuntza batzuetan idazten denaren testuinguruan kokatzea.
  • Lazarragaren eskuizkribuaren deskribapen sakona eskaintzea.
  • Lazarragaren euskara ulertzeko giltzarriak eskaintzea.
  • Lazarragaren testuak jendarteratzeko giltzarriak eskaintzea.

Egitaraua:


uztailak 7
9:00etan Dokumentazio banaketa

9:15etan “Joan Perez Lazarragakoa eta Lazarraga Eskuizkribua”
RICARDO GÓMEZ.
Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.

10:30etan Etenaldia

10:45etan “Géneros de poesía popular –y semipopular– en el Cancionero de Lazarraga”
JESÚS ANTONIO CID.
Complutense Unibertsitatea. Madril.

12:00etan Etenaldia

12:15etan “Lazarragaren poemak: bigueleaz cancio baten cantaetan
GIDOR BILBAO.
Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.

13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

15:15etan “Lazarraga en la literatura pastoril del siglo XVI”
JOSÉ JAVIER RODRÍGUEZ.
Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.

16:30 Etenaldia

16:45etan “Lazarragaren artzain-liburua: Silbero, Silbia, Doristeo ta Sirena
JULEN MANTEROLA.
Euskaltzaindia. Vitoria-Gasteiz.

18:00etan Egunekoaren laburpen-saioa

uztailak 8

9:15etan “Lazarragaren hizkuntzaren ezaugarriak”
JOSEBA LAKARRA.
CÉLINE MOUNOLE.

Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.

10:30etan Etenaldia

10:45etan “Los textos del manuscrito Lazarraga en castellano”
JESÚS ANTONIO CID.
Complutense Unibertsitatea. Madril.

12:00etan Etenaldia

12:15etan “Lazarragaren ediziorako bidean”
RICARDO GÓMEZ.
GIDOR BILBAO.

Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.

13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

Erantzun

Sartu