Teknologia albisteak

Horace Azpiazu, ezinezko idazlea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-08-23 : 09:08

Synecdoche, New York 2008ko film bat da. Fikzioaren eta autoretzaren inguruko hausnarketa konplikatu bat, nagusiki parodikoa. Halako batean, protagonistek Horace Azpiazu idazlea aipatzen dute. Deitura euskalduneko autore honek 4 urterekin idatzi omen zuen bere eleberria, Little Winky, eta 5 urterekin bere buruaz beste egin zuen.

Gidoia osorik hemen dago, baina pasarteko hitzak ez dira gidoian bezala prezeski, hemen esaten diren bezala baizik. Azpiazuren eleberriaren muina zirraragarria da, duda barik: Little Winky gazte antisemita bat da, Ku Klux Klanean sartzen da, snuff film pornografikoen munduan ere bai, kartzelara gero...

Synecdoche, ingelesez; euskaraz, sinekdokea. Figura literarioa da. Harluxet hiztegiak hala diosku.

iz. LIT. Figura literarioa, hitz bati ohizkoa baino zabalagoa den edukia ematen zaionekoa; objektu bat izendatzeko bere zatietako bat edo, alderantziz, osotasuna zatia izendatzeko, etab. erabiliz egiten dena. "Euskadiko ekipoak galdu du"-ren ordez "Euskadik galdu du" esaten denean, sinekdokea gertatzen da.

Filmean, Philip Seymour Hoffman aktoreak Caden Cotard antzerkigilearen rola betetzen du. Beka bati esker, sekulako lana idazteko aukera du Cotardek eta urteak ematen ditu, bizitza errealaren beraren errpresentazioa izan nahi duen antzezlana egiten. New York hiriaren erreplika bat sortzen du hangar batean, filmeko aktoreen artean bere rola egiten duen bat aurkitzen du, eta gauza are gehiago konplikatzen da, antzezlanean ere zuzendariak bere rola egiten duen beste bat ere aurkitzen baitu... Errekurtsibo samarra, bai! Baina zirraragarria ere bai.

Ikusi Synecdoche, New York, film ona da. BitTorrent erabiltzen aklaratzen bazarete, jaitsi bertsioren bat BTJunkie-tik. Filma errazago ulertzeko, hemen dituzue azpititulu batzuk ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz.

Erantzun

Sartu