Teknologia albisteak

Beasaingo EAJ-PNV

Erabiltzailearen aurpegia

Beasaingo eta Goierriko berriak Beasaingo EAJ-PNVren Twitter kontuan.

Erabiltzailearen jarduna

Bildu: Zero gardentasun

2015-03-16 : 12:49

Bilduk auzitegietan galdu egin du eta burua galdu du EAJren aurka salaketa faltsua jarriz

Atzera begira aurrera egin nahi duenak, aurrez aurre talka egiteko arriskua du. Eta horixe da Bilduri Beasainen gertatu zaiona. Aurrera egiteko ezintasun agerikoaren aurrean iraganean itsuturik aztarrika egiten aritu da eta legearekin egin du talka, izan ere, bidegabe eta zuhurtziagabe epaitegietara eraman du Patxi Plazaola alkate ohiaren kudeaketa, “Bista Alaiko luiziak kaltetutako bizilagunei 230.243,56 € oparitu zizkiela…”  arrazoibide hartuta.

Goierriko Manifestua, enegarren manifestua

2014-09-19 : 20:09

Irailaren 19rako antolatu du Kontseiluak ekitaldia, euskararen gainean GOIERRIKO MANIFESTUA deiturikoa azaltzeko. EUSKARAZ BIZI DEN GOIERRIREKIN EGITEN DUGU AMETS esanez hasten da zorioneko manifestu hori.

Eta horren aldeko arrazoiak ematerakoan, asmatu dute beste hitz berri bat, ARGUDIOTEGIA alegia, arrazoien multzoa. Guztiak ez, baina horietako batzuk aipatuko ditugu: «Goierriko eragile sozialak eta politikoak elkarlanean jarri dira erronka bati heltzeko». PSE-EE, PP, H1! eta EAJ-PNVk parte hartu al dute bada? EHBilduk EHBildurekin egin du elkarlana?

Ezker Abertzaleak arazo bat du ikurrinarekin.

2014-06-20 : 08:35

Atzo, Gasteizko Legebiltzarrean Ezker Abertzaleak, ia horren berea, ohikoa egin duen “show”a antzeztu zuen. Urkullu Lehendakaria Madrilera zijoan aitzakiarekin, Lehendakariaren eserlekuan Ikurriña bat ezarri zuen Iñaki Lazarobaster legebiltzarkideak.

Ezker Abertzalea 24 urte berandu

2014-06-15 : 06:28

Gaurkoan memoria ariketa bat. 1990ko otsaila.

EAJk, EAk eta Euskadiko Ezkerrak Euskal Herriak Autodeterminaziorako duen eskubidea aldarrikatzen zuen testua adostu ta gehiengoz Gasteizko Legebiltzarrean otsailaren 15ean onartu zuten.

Orduko Herri Batasunak bozketa hasi aurretik Legebiltzarretik alde egin zuen eta ez zuen Autodeterminazioaren aldeko ekimena babestu.

Goierriko EGIko argazki bilduma historikoa ikusgai

2013-04-29 : 11:19

Aurreko post batean Goierriko EGIk 90eko hamarkadan publikatzen zuen Ekin Aurrera aldizkariarekin egindako lana jarraituz, oraingoan Goierriko EGIk bere jardunean ateratako argazki bilduma osoa digitalizatu eta denontzat eskuragarri jarri dugu.

Legorretako murala

Ekin Aurrera aldizkariaren bilduma osoa eskuragarri

2013-02-17 : 10:18

80 eta 90ko hamarkadetan Goierriko EGIko gazte erakunde abertzaleak Goierriko hainbat herrietan buzoneatzen zuen Ekin Aurrera aldizkariaren ale guztiak digitalizatu ditugu ta CC-BY-SA baimen baten pean eskuragarri jarri ditugu. Historio guztia Beasaingo EAJ-PNVren blogean irakurtzea dagoen bezala, aldizkariaren 18 aleak ISSUUn kontsultatu eta deskargatu daitezke.

Ekin Aurrera

Beasaingo Udalari

2012-10-10 : 09:49

Kezkati zuzentzen natzaizu.

Kezkati, azken aldian eta hainbat gaietan gaztelera hutsa delako gurekin harremanetarako Udal modura erabili ohi duzun hizkuntza. Gurekin, zinegotziekin, herritarrekin, esleipenak egiterakoan enpresekin, ahoz zein idatziz.

Komunikatzeko erabili ohi duzun hizkuntza gaztelera hutsa delako. Eta ez gazteleraren aurka ezertxo ere daukadalako. Nirea, gurea, desagerrarazten ari zarelako baizik.

Beasainen, abuztuan, euskara ere oporretan

2012-09-05 : 11:16

Masai ikastarorako beste perla bat Beasaindik. Bilduren hizkuntza politika Beasaingo Udalak kaleratutako oharrean:

Beasainen, abuztuan, euskara ere oporretan

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago