Teknologia albisteak

Mastodonen gaude jada: sare sozialetako gure presentzia ordenatuz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-30 : 16:11

Kostatu zaigu akaso pixka bat, baina Mastodon-en dago jada Sustatu. Mastodon.eus instantzia euskaldunean, zehazki. Baina ez gara joan Twitterretik (etxe honetan ez diogu X esaten, esan dezala nahi duena Elon Muskek). Bi kasuetan, Sustatun argitaratzen diren albisteak zuzenean agertuko dira jario sozial horietan, baina aldi berean arreta pertsonalizatua ere eskainiko diegu bi plataformei, eta ahal den neurrian interakzio zuzena egingo dugula agintzen dizuegu.

Ordena pixkat ezarriz gure sare sozialetan, hauek dira orain eskaintzen ditugun jarraipen aukerak:

Ohiko bidea honezkero tradizionalen aldekoentzat RSS jarioa ere badaukagu, eta e-postaz harpidetzeko aukera ere bai, hemen.

Baina horietan nobedadea, esan bezala, Mastodoneko kontu hau: https://mastodon.eus/@sustatu 

Erantzun

Sartu