Teknologia albisteak

Ezker Abertzaleak arazo bat du ikurrinarekin.

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-20 : 08:35
Atzo, Gasteizko Legebiltzarrean Ezker Abertzaleak, ia horren berea, ohikoa egin duen “show”a antzeztu zuen. Urkullu Lehendakaria Madrilera zijoan aitzakiarekin, Lehendakariaren eserlekuan Ikurriña bat ezarri zuen Iñaki Lazarobaster legebiltzarkideak.

Ezker abertzalea, berean. Estetika hutsetik pasatzen ez diren ekintzetan nagusi: Lana ez, estetika bai! Eskolako atzeko hilara akordatu arazten digu.

Eta guztia 1977an, hauteskunde espainiarretan ez zela parte hartu behar aldarrikatu zutenean hasi eta 2011ean, Gipuzkoar Udaletxe gehienak “piperpotoz” bete dituzten arte. Guztiaren emaitza: hilobiak eta kartzelak jendez beteta! Bitartean, lotsagabe, oraindik burua tente, despistera jokatu nahiean. Ideia bakar bat eman gabe, besteok orain 35 urte emandako pausuen atzetik.

Kuriosoa da azken txilibitukeria, azken egun hauetan ikurriñaren erabilera bi pertsonaia mediatikoak egin dutenean: Miley Cyrus neskato estatubatuarrak ta Sabino Cuadra ezker abertzaleko legebiltzarkideak.

Eskenategira bota dioten “trapua” astintzen duen neskato ezjakinak, Sabino Cuadrak baino erru gutxiago du, ez baitaki zer darabilkien esku artean.

Sabino Cuadraren ekintza aldiz, gutxiengo sentsibilitatea duen abertzale batentzat mingarria, iraingarria eta errespeturik gabekoa suertatzen da: Ikurrina trapu soil bat bailitzan erabiltzea.

Sabino Cuadraren “akzioa” politikari espainiar batek piperpotoarekin egingo balu, parregarri utziko genuke. DN edo España2000 taldeen pareko pailazokeria bat baino ez.



Miley Cyrusek Ikurriñari eman dion balio berbera eman dio Sabino Cuadrak guztiona den ikurrari: trapu bat baino ez. Hauek ote dira ezker abertzalearen “Garai berriak”?.

Halere, Iñaki Lazarobasterek egindakoak badu balio bat. Estetika hutsetik pasa ez bada ere.



Egia da, urrun dagoela, Mikel Zubimendi Jarrai eta ETAko kide ohiak 1995. urtean -Legebiltzarrean bertan- Ramón Jaureguiren eserlekura botatako zaku karedunetik.

Ezker abertzalea normalizatzen ari den seinale izango ote? ez gaitzatela lotsagarri utzi besteok, azken 35 urte hauetan bezala!

Erantzun

Sartu