Interneteko albistegia

Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia

Erabiltzailearen aurpegia blogak.goiena.eus | 2016-02-05 : 13:31 | automatikoa

Telebista ikusteko modua aldatu dela esatea ez da berria. Touchvie-ko zuzendari orokor Jose Luis Florezek dioenez, 19:00etatik aurrera Google orojakileri egiten zaizkion galderen %20 telebistan ikusten ari denaren inguruan dira. Telebista-programatzaileak ere jakitun dira telebistan emango dutena ikusteko sofan esertzeko lana hartzen duenak, ez diola pantaila bakarrari begiratzen. Badakite ikusten ari den horren inguruko komentarioak egingo dituela sare sozialetan. 2013an, esaterako, Espainiar estatuan, 4,5 milioi Twitter-erabiltzailek txiokatu zuten telebista-saioren bati buruz; Twitter-erabiltzaileen %78. (...) KantarMedia audimetria-enpresa 2014ko abenduan hasi zen audientzia soziala neurtzen. Bi hilabete eta erdian 1,3 Twitter-erabiltzailek gutxienez behin telebistaz txiokatu zutela neurtu zuen: %42 emakumezkoak, %58 gizonezkoak. Guztien artean, denbora horretan 15,5 milioi txio egin zituzten telebistari buruz.

Guztia irakurri (blogak.goiena.eus) »»

Aurkitu duena

Marijo D. Horrillo @desplazatua | 2016-02-04 20:47

Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia (blogean) kcy.me/2axdy @kokoteko @txargain @landergarro @txerren @urrutikoagintea

Publizitatea

Nafarroako hezkuntza deialdian, hizkuntzen araberako lanpostu banaketak jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia berria.eus | 2016-02-05 : 11:17 | automatikoa

Espainiako Gobernuaren bi helegiteek lan eskaintzan atzerapausoa ematera behartu dute Nafarroako Gobernua. (...) EH Bilduk zein sindikatu abertzaleek zerrenda bakarra osatzearen alde egin dute, baina CCOOk atzo aurreratu zuen gobernuak deialdia euskarazko eta gaztelerazko postuetan banatzen jarraituko duela: 108 euskaraz eta 92 gazteleraz. Hizkuntza banaketak lanpostuetan esan nahi du irakaslegai elebidunak aukera egin behar duela, euskarazko zerrendan edo gaztelerazkoan aurkeztu.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Aurkitu duena

Berria.eus @berria | 2016-02-05 07:29

Euskarazko haur eta lehen hezkuntzako 120 postu atzeratuko ditu gobernuak @joxerrasenar berria.eus/paperekoa/1787… pic.twitter.com/Hgu4cbIExl

«Ortotipografia (eta beste)» ikastaroa antolatu du EIZIEk Bilbon

| 2016-02-04 : 15:31

«Ortotipografia (eta beste)» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Alfontso Mujika irakaslearekin. Edukia: Ortotipografiak elementu tipografikoak erabiltzeko arau eta hitzarmenak biltzen ditu; ortografiaren eta tipografiaren arteko eremuan dabil. Hizkuntza idatziaren alderdi estetikoaz dihardu, nolabait, eta, elementu grafikoen antolamenduaz ari denez, edizio-estiloari ere lotua dago.

 

'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok Faktoria irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia eitb.eus | 2016-02-03 : 12:08 | automatikoa

Maialen Lujanbioren asteroko saioan, Faktorian (Euskadi Irratia). "Beti-bezperako koplak".

Santa Ageda eguna
beti bezpera deguna
ohitura batzuei ez zaie inoiz
iristen biharamuna.

Ezetza jaso zun arrak
gizonak, Jainko lurtarrak
ta Ageda gure martiriari
moztu zizkion bularrak.

Aterik ate kantari gatoz
makil ta ahots ozen gu
etxe hontako nagusi jaunak
etxekoandrea jotzen du.

Kolpe ta kolpe aldaba
hotsa mututuz ahal bada
baserri hontako osaba zaharrak
erabiltzen du alaba.

Kalean jator ziharo
etxean dena birao
senar onaren labanak zeuzkan
odol gorrizko bi aho.

Leihotik bota du haurra
kolpez hausten da intxaurra
boterea ez da hainbeste aldatu
hogei mendetatik gaurra.

Aurrera goaz dena aldatzen da
denbora pasa heinean
dena aldatzen da aldatzen ez den
oinarri baten gainean.

Beste zulo bat kiroldegian
aldagela ohi den gizondegian.
Zulo bat berriz kiroldegian
aldagela bat den andrategian.
Begi nini bat zulo erdian
iltze zorrotz baten punta begian.

Labana zorrotz aortan
karraxi min bat ahotan
zuhaitzak gizon bihurtzen dira
pasadizo itzal hortan.

Talde erasoan hiena
pizti bakarrak nahiena
territorioa markatu nahia
Koloniako haiena.

Kalashnikov, bonba, makil...
bizitza merkeegi dabil
gerran gizonak hiltzen dituzte
andreak bortxatu ta hil.

Atseden bat eskopetak
botak kendu ta apretak
neska gazte bat mereziko du
gudariaren apetak.

"Adios" orain esaten diot
santa honekin batean
beti bezperan bizi gaitezen
zorionez ta pakean.

Guztia irakurri (eitb.eus) »»

Aurkitu duena

Faktoria @faktoriaEITB | 2016-02-03 10:26

'Beti bezperako koplak', Maialen Lujanbioren 'Sinadura', #faktoria n. Entzun osorik: eitb.eus/eu/irratia/eus… pic.twitter.com/9fWGeS3An2

2001-2014 urte bitartean argitaratu diren haur eta gazteei zuzendutako euskarazko liburu gomendagarrienen gida

| 2016-02-03 : 08:39

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak argitara eman du 2001-2014 urte arteko haur eta gazte literatura liburu onenen bilduma. Haur eta gazte literatura irakur gida 2001-2014 izeneko irakur gidak jasotzen ditu urte tarte horretan mintegiak berak kaleratutako gidetatik liburu gomendagarrienak. 

Materraren hiztegia eta adizkitegia sarean (Aziti Bihia elkartea)

Erabiltzailearen aurpegia sites.google.com | 2016-02-02 : 11:43 | automatikoa

Azpiko dokumentuan Materraren Doctrina Christianaren lehen bi edizioen (1617, 1623) hiztegia eta adizkitegia aurkituko dituzu. Datozen bertsioetan erdal hitzak eta izen bereziak ere sartuko ditugu. Bigarren dokumentu honetan bereiz eman ditugu 1617ko edizioaren hiztegia eta 1623koarena. Edozein iruzkin baduzu, gustura entzungo dugu.

Guztia irakurri (sites.google.com) »»

Aurkitu duena

Aziti Bihia @AzitiBihia | 2016-02-01 19:05

BERRI ONA! #Materra-ren Doctrina Christianaren #hiztegia eta #adizkitegia sarean eskuragarri bit.ly/1nIC5pi pic.twitter.com/ms3jOLA87o

'Aho bizarrik gabe', sareko liburuan orain

| 2016-02-02 : 09:38

Oro har bi hilean behin hontaz eta hartaz jende ezagun eta euskaldunarekin solasean aritzeko helburuarekin sortu genuen Aho bizarrik gabe zikloa, 2013an. Kalitateko eta prestigioko saioak euskaraz antolatzea Azpeitian, horixe zen asmoa. Hamabi lagun etorri ziren Sanagustin kulturgunera, euren gogoetak plazatzera: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus,... Elkarrizketatuen hausnarketa esanguratsuak orain sareko liburu batean (PDF) bildu ditugu, saioak ahal den irakurgarrien eskainiz.

KREA eta Euskal Liburutegi Nazionala

| 2016-01-31 : 11:53

Euskal Liburutegi Nazionala oraindik sortu barik dago. Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak duela bi urte, KREAren afera pil-pilean zegoela, Euskal Liburutegi Nazionalerako leku aproposa Betoñoko KREA izango zela adierazi zuen. Vital Kutxako arduradunei, agintari politikoei eta kulturalei hori adierazten idatzia helarazi zien.

"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiaren egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia euskaltzaindia.eus | 2016-01-29 : 09:36 | automatikoa

Otsailaren 12an, ostiralean, "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan. Elkarte, erakunde eta norbanakoen ekarpenak jaso eta aztertu ostean, jardunaldiaren egitaraua prestatu du Akademiaren Sustapen batzordeak. Jardunaldia goizeko 9:30ean hasi eta 14:00etan amaituko da. Izena emateko epea otsailaren 10a arte egongo da zabalik. "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiaren egitaraua (PDF, 74 Kb). Izen ematea: info@euskaltzaindia.eus / Tel.: (0034)94 415 81 55.

Guztia irakurri (euskaltzaindia.eus) »»

Aurkitu duena

Euskaltzaindia @plazaberri | 2016-01-28 11:44

"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiaren egitaraua dlvr.it/KLG009

Drina Zubia I. Literatura Leihaketa (2016)

| 2016-01-29 : 08:25

Drina Zubia Kultur Elkartea Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztien ezagutza Euskal Herrian bultzatzea helburu duen elkarteak bere I. Literatura Leihaketa jarri du abian. Saridunak 200 euro irabaziko ditu historia, politika, kultura, hizkuntzak, kirolak, musika, zinema etab. bezalako gaiak jorratzen dituen lana aurkeztuta.

Aurrekoak ››

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen. Onartu
Informazio gehiago