Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.
Igandean, apirilak 21, egingo diren EAEko hauteskundeen emaitzen datuak era automatikoan deskargatzeko robota prestatu du CodeSyntax-ek. Tokikom plataforma erabiltzen duten hainbat tokiko hedabidek baliatuko dute igandean, baina garapena askatu egin dugu dokumentazioarekin Github-en.
Ia 60.000 jokalari aktibok jokatu dute igandean amaitu zen Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia (Primeran plataformak babestua), igandean amaitu zena, jokoaren 5. urteurrenaren denboraldia. Ohiko irabazle batzuk, aurreko denboraldietan ere nabarmendu direnak, agertu dira lehen postuetan: Irabazlea Mikelei izan da (Mikel Egiguren, Arrasateko ataundarra), Jortxi bigarren (Ioritz Berra donostiarra) eta Boehme hirugarren (Erik Gartzia Errenteriako kazetaria).
Tokikom web plataformara batutako hiru webgune berritu ireki dira azken egunetan, Drogetenitturri.eus, Ermuko eta Mallabiko informazioa ematen duena; Berriketan.eus Debako eta Itziarko albistegia; eta Barren Elgoibar eta Altzolako webgunea. Gainera, Debabarrena eskualderako edizio sistema bateratu beraren gainean egin dira webguneak, zeinean Plaentxia.eus webgunea ere badagoen jada, itxuraldaketarik igarri ez zaion arren.
Datorren astelehenean, urtarrilaren 15ean, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 14.a denboraldia, Aste Santura bitartekoa, eta jokatzen den bitartean jokoak bere 5. urtemuga beteko du (nolabait ospatuko dugu!). Aurrekoan 13. denboraldian bezala, babesle nagusiak EITB Komunikazio Taldea eta Primeran streaming plataforma euskalduna izango dira.
Ia 63.000 jokalari aktibok jokatu dute igandean amaitu zen Egunean Behin jokoaren 13. denboraldia (Primeran plataformalk babestua), igandean amaitu zena, aurten lehenago egindako bi denboraldietako parte-hartzaile kopurua gaindituz. Estreineko irabazlea, oraingoan, Iboneko (Eva eta Josu bikotea, Urduñakoa). Ondoren, sailkapenetan ohiko diren batzuk, Mikelei (Mikel Egiguren Arrasatekoa) eta Boehme (Erik Gartzia berriz ere, ohiko irabazlea).
Azken bizpahiru urteetan CodeSyntax parte hartzen ari da Eragin enpresak antolatutako Xare eta Sarean Euskaraz topaketetan. Bigarren hezkuntzako zenbait hiritako gazte euskara eta teknologia berriak lotzen diren proiektuetara hurbiltzen dituzte Eraginekoek goiz osoa dirauten bilkuretan, eta gure partea izaten da "Jolas aretoa" deitzen dutena Egunean Behin-ekin, beste joko batzuekin eta azalpenekin betetzea, eta ikasle nerabeekin ondo pasatzea. Sarean Euskaraz izaten da jardunaldi hauek Nafarroan izaten duten izena (urrian egim zen aurtengoa), eta Xare EAEn. Azken hauen ikasturtea bihar hasiko da Laudioko bilkurarekin, datorren astean bi egun izango dira Gasteizen hainbat ikastetxerekin, eta abendu erdian beste bi egun Donostiako institutuekin.
2016ko udazkenean sortu zuen CodeSyntax enpresak Mendiak webgunea eta aplikazioa, Euskal Herriko mendien datu-basea. Euskal Herriko 3.000 mendi ingururen informazio osatua ematen du eta, gainera, mendizaleei tresna erabilerraz bat eskaintzen die euren igoerak markatzeko eta lagunen artean partekatzeko. Aplikazioa euskaraz dago eta Androiderako zein iPhonerako dago garatuta, eta berritu egin dugu.
Datorren astelehenean, urriaren 2an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 13.a denboraldia, zorte onekoa izan dadila espero dugu Denboraldi honetako babeslea EITB Komunikazio Taldea izango da, eta sarean jarri berri duten Primeran streaming plataforma euskalduna. 2019an abiatu zenetik laugarren urtea da Egunean Behin jokoarena, aurten izandako bi denboraldietan 50.000 jokalari inguru izan dira asteo, eta partida kopurua 40 milioitara iritsi da, 400 milioi galdera, pentsa!
CodeSyntax enpresan webgune garapenerako erabiltzen dugun CMS edo edukiak kudeatzeko sistema nagusia Plone da (librea eta euskaratua). CMS hau nazioarteko komunitate batek sustengatzen du, eta komunitate horren urteko batzarra, PloneConf, aurten gure enpresak antolatzen du urria hasieran. Nazioarteko biltzar tekniko bat, edukia ingelesez... baina horren barruan, dibulgazio egun bat antolatu dugu, euskaraz eta gazteleraz, tresnaren gaitasun eleanitzak eta beste kontu batzuk azaltzeko. Jardunaldi irekia, doakoa, Eibarko Coliseo antzokian, urriaren 6an, ostiral goizez, izenburu honekin: Eleaniztasuna eta Malgutasuna CMSetan.
Mendiak aplikazioa eta Mendiak.eus berritu ditugu Gipuzkoako 310 mendi nagusietako tontorretako postontzi guztien informazio berrituarekin. Urdaburu Mendizale Elkartearekin egindako elkarlana izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kiroletako Departamenfuaren eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren babesarekin.
Ia 60.000 jokalari aktibok jokatu izan dute Egunean Behin jokoaren 12. denboraldia (Elkar argitaldiak babestua), igandean amaitu zena, txapeldun baten arrakasta errepikatuarekin. Erik Gartzia Errenteriako kazetaria da Txapuisat, eta hirugarren aldia da lehena geratzen dena Egunean Behinen: aurretik ere denboraldi jarraituetan gailendu da (8.ean), eta baita zuzenekoetan, aretoan (11. denboraldiko martxoko finalean) zein telebistako Biba Egunean Behin zuzeneko batean.
Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta traolen rankingak eta bildumak egin ditu hainbat urtez; azterketa soziolinguistikoak egiteko balio izan du, Sustatun albiste komentatuak automatikoki gehitzeko balio izan du, TBX zerbitzuaren oinarri izan da euskarazko bideo partekatuenak identifikatzeko... Zerbitzu horiek guztiak ere hil dira.
Tokikom-eko hedabide euskaldunak prestatzen aritu dira udal eta foru hauteskunde hauetan datuak zehatz eman ahal izateko bihar. Codesyntax enpresatik elkarlanean garatzen egon gara tresna multzo bat, bihar beren webguneetan informazioa eguneratua jaso dadin (eta telebistak dituzten hedabideen kasuan, haietarako datu eta irudiak bideratzeko moduak). Izatez, jada ikus daiteke webguneetan aurreko hauteskundeetako historikoak kargatuta daudela, adibidez, Aiaraldean, Goienan, Euskalerria Irratian, Anboton...
Iaz iragarri zen bezala (Namurren egin zen PloneConf bertan, gure lankide Mikel Larreategik iragarria) software librean oinarritutako Plone plataformaren 2023ko urteko biltzarra (PloneConf) Euskal Herrian izango da. Zehaztu da tokia eta data, Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak antolatzen duenez aurtengoa, enpresaren jaioterrian izango da, Eibarren, urriaren 2tik 8ra.
Guuktelekomunikazio enpresak babestutako Egunean Behin jokoaren 11. denboraldia atzo amaitu zen, Euskadiko Parke Teknologikoetako Donostiako Campusean egindako finalean, zeina Parkeen elkarteak eta SPRIk babestu zuten. 120 lagune artean, aretoko zuzeneko partidak erabaki zituen irabazleak. Jokoaren lau urteko ibilbidea ospatzeko modua ere izan zen.
Irudian erakusten duguna laster errepikatuko da: Kike Amonarriz showmanak aurkeztutako Egunean Behin aretoko in-situ finala izango da martxoaren 31n, 18.00etan, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Martxan den jokoaren 11. denboraldiko eguneroko partidak igande honetan amaituko dira, baina denboraldiko irabazleak final horretan erabakiko dira. Denboraldian sailkatzen diren lehen 100 jokalariek tokia izango dute, baina hutsuneak betetzeko izen-emate orokorra ireki dugu, itxaron-zerrenda bat osatzeko.
Egunean Behin jokoak bere hirugarren hizkuntza-bertsioa estreinatuko du datorren astelehenean, otsailak 27, Un Cop Al Dia katalanezko aplikazioa. Azken hilabeteetan Cwis Bob Dydd galesezko bertsioak izandako harrera onaren ondoren, beste urrats bat CodeSyntax-ek sortutako joko honen nazioartekotzean.
Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa irten berri da merkatura, 12 asteko denboraldi batekin eta Cwis Bob Dydd izenarekin. Jokoa CodeSyntax euskal enpresak garatu du, Tinopolis ekoiztetxe galestarrarekin batera, bertako S4C galesezko telebista publikoaren enkarguz, eta S4C eta Galesko Gobernuaren finantziazioarekin.
CodeSyntax euskal enpresak darabilen azpiegituretako bat da Plone, eta CMS honen 2022ko urteko biltzarra (PloneConf) joan den astean izan zen Namurren (Belgika). Bertan iragarpen inportante bat egin ahal izan genue: datorren urteko PloneConf 2023 Euskal Herrian izango da, PloneConf Basque Country antolatuko dugu. Software libreko teknologia inportante baten mundu osoko garatzaileen biltzarra geurean, Euskal Herrian.
2021ean Ion Lizarazu Twitch-lariak asmatutako Takatekla jokoa gaur itzuliko da Twitch-era, atseden baten ostean, "denboraldi" bati ekiteko. Aurrerantzean CodeSyntax enpresaren babespean, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskalgintza-IKT deialdian laguntza jaso ostean. 2022 hasiera honetan, otsail eta martxoan zuzeneko lehiaketetako emaitzak batu egingo dira, eta sariak egongo dira denboraldi amaieran. Gaur gauetik hasita, astelehenero izango da Takatekla 21.00etan https://www.twitch.tv/ionliz kanalean.