Teknologia albisteak

Adimen artifizialaren erronkez euskaraz mintegia gaur arratsaldez

Sustatu
2024-04-16 : 08:13

"Adimen Artifizialaren erronkak: teknologiaren garapena eta etika" mintegia egingo da gaur apirilak 16 arratsaldez, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz espazioan (Gipuzkoako Foru jauregian) izango da, arratsaldeko 17.00etan. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, izena emanda (hemendik).

Publizitatea

15.000 domeinu, PuntuEus-en hamargarren urteurrenean

Sustatu
2024-04-15 : 12:29

Ekitaldia egin du gaur PuntuEus fundazioak .eus euskal domeinuen sorreraren 10. urteurrenean. Ia 15.000 domeinu daude .eus luzapenarekin gaur egunean, eta horien artean %70 euskaraz daudem non eta Euskal Herriko Interneten dauden webguneen %15ek hitz egiten du euskaraz (2023ko azterketa baten arabera).

Abian da 2024ko CAF-Elhuyar sariketa konta(kta)tu lelopean

2024-04-14 : 10:06
  • CAF-Elhuyar sariak Elhuyarrek antolatzen ditu, CAF enpresarekin batera, NEIKERen babesarekin.
  • konta(kta)tuizango da 2024ko edizioaren leloa.
  • Lanak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 1era arte egongo da zabalik.

Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2024, Soziolinguistika Klusterraren 20. urteurrenean

Sustatu
2024-04-13 : 10:59

Soziolinguistika Klusterrak urtero antolatzen duen Euskal Soziolinguistika Jardunaldia apirilaren 23an egingo da Gasteizen, Europa Jauregian. Urtero bezala, euskara biziberritzeko interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeen zenbait auziri helduko zaie egitarauan, baina aldi berean 20 urte betetzen direlarik Soziolinguistika Klusterra osatu zela, atzera begiratzeaz gain, prospektiba ere egingo dute: "Hurrengo 20 urteetan datorrenaz eta egin nahi genukeen bideaz hausnartuko dugu."

Juanjo Araolaza euskaltzale eta podologoa hil da

Sustatu
2024-04-12 : 18:54

Juan Jose Araolaza Lahidalga (Zizurkil 1943) gaur hil da Eibarren. Euskaltzale ezaguna eta saiatua izan zen, Elgoibarko eta Eibarko gizarte bizitzan eta euskaltzaleen artean ezaguna, eta baita podologo gisa egin zuen lanagatik. Tanatorioan zainduko du familiak gaur arratsaldez eta bihar larunbat goizez, eta hileta bihar 19.00etan izango da Eibarren (ikus eskela).

Mikroipuin lehiaketa, mina gaitzat hartuta

Sustatu
2024-04-12 : 09:10

Gasteizko GEU euskaltzale elkarteak antolatu ohi duen Mikroipuin lehiaketaren 5. edizioa jarri du martxan. Apirilaren 28a bitartean martxan dago Twitter bidezko mikroipuin bilketa. Gai zehatz baten inguruko mikroipuin izan bekarko dira: Mina.

Latxak, euskarazko adimen artifizialak, %60,6 atera du EGAko atarikoetan

Sustatu
2024-04-11 : 15:53

Urtarrilean iragarri zuen Hitz Zentroak Latxa, euskarazko lehen LLM edo hizkuntza eredu handia, adimen artifizialeko ariketak ahalbidetzen dituen tresna. Orain, bere funtzionamenduari buruzko datuak bildu eta argitaratu dituzte. Euskarazko zenbait ariketa planteatuz sistemari, emaitza bikainak eman ditu. Mikel Artetxe adimen artifizialeko adituak laburbildu duenez, "Latxak %60,6 ateratzen du EGAko atarikoetan, ordainpeko ChatGPT onenak baino gehiago. Eta hori ez dugula horretarako entrenatu zuzenean!".

Sormenaren Mundu Foroa biltzarra EAEko hiriburuetan datorren astean

Sustatu
2024-04-11 : 15:43

Datorren astean, apirilaren 15etik 17ra, Sormenaren Mundu Foroa (CWF24) egingo da EAEko hiru hiriburuetan (Bilbo, Gasteiz eta Donostia). Biltzarraren leloa hau da: "Kultura- eta Sormen- ekosistemak: Gobernantza-ereduak eta Berrikuntza".

Arantzazu dokumentala, aro baten testigantza

Sustatu
2024-04-11 : 08:47

Iazko azaroan Zinebi jaialdian estreinatu zen Arantzazu dokumentala, baina berriki hasi du herriz herriko emanaldi sorta bat sustapeneko webgune batekin: aukerak izango dira beraz filma ikusteko datozen asteetan. Eta merezi du, Arantzazuko santutegiaren historia eta bertako frantziskotarren bizipenak jasotzen dituen lan gomendagarria baita.

Jardunaldia 17an: 'Gero eta aldeko gehiago gizartean', proposamen bat Nafarroan euskara sustatzeko

Sustatu
2024-04-10 : 16:02

Euskaltzaleen Topaguneak 'Gero eta aldeko gehiago gizartean' ikerketa aurkeztuko du jardunaldi batean apirilaren 17an, Iruñean. Nafarroan euskararen aldekotasuna handitzeko diskurtso berriak eta argudioak aurkeztuko dituzte bertan.

Zehaztapen gehiago 2026ko euskal eklipse totalaz

Sustatu
2024-04-10 : 12:35

Herenegungo Ipar Amerikako eguzki eklipse totalaren albistean Euskal Herrian 2026an izango denaz aurreratu genizuen zerbait. Detaile osoz informatzen duen webgune bat topatu dugu, eta horrekin eta datu batzuekin, artikulu osagarria egiteko aitzakia da hau.

Barredromoa egingo da berriz Eibarren apirilaren 16an

Sustatu
2024-04-10 : 09:57

Datorren astean egingo da berriro Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako zientziari buruzko umorezko bakarrizketen saioa, Barredromoa. Hitzordua izango da UEUren egoitza akademikoan, Markeskuan, apirilaren 176an 18.00etan.

Literatura unibertsaleko bideoak Ikusgelan

Sustatu
2024-04-09 : 12:59

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak gidatzen duen Ikusgela proiektuak literaturako klasikoen inguruko bideoak egiteari ekin dio, Safo olerkigile greziarraren bideo batekin. Ikusgelak 72 dibulgazio-bideo argitaratu ditu gaur-gaurkoz: Filosofia, Ekonomia, Euskal literatura, Ingurumena, Erronka Digitalak eta Zortziko txikian sailetan banatuta. 2022an aurkeztu zen ekimena, eta ikasturtean zehar astero bi bideo argitaratzen ditu. Hurrengo asteetan, beraz, Literatura Unibertsaleoak izango dira.

Doraemonen 100 bat atal Primeran plataforman

Sustatu
2024-04-09 : 10:12

Pasa den asteburu honetan Doraemonen 100 bat atal, 2015. eta 2018. urteen arteko ekoizpenak, igo dituzte Primeran plataformara, euskarazko audioarekin noski, eta azpititulu euskarazkoen gainera. Dragoi Bolarekin batera, euskaraz ETBn ikusi ahal izan den marrazki bizidunen serie oparoenaz gozatzeko aukera.

Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldia aste honetan

Sustatu
2024-04-08 : 16:23

Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldia apirilaren 12tik 19ra egingo da. 26 film luze eta 19 film labur programatu dira, eta horien artean Indarkeriaren oi(h)artzunak euskarazko filmaren estreinaldia izango da, Tamara Muruetagoiena aktibistaren esperientziaren inguruko dokumentala.

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Urdangarin edo Ruper Ordorika klonatu dizki… (fedi_bertskuri)
Musika "traizionala" sortzeko…, 2024-04-17
ey, adi, Doraemon detektorea ere badago eta... Ka… (Sustatu Admin)
Ruper Detector: hamar urteren…, 2023-11-13
Bai (sara)
EITBren Primeran streaming pl…, 2022-10-30
Erabiltzailearen aurpegia
Bai, tamalez, Googlek, bilatzaileen artean ia mon… (Gorka Azkarate Zubiaur)
Txosten katalan batek Googler…, 2023-06-07
Kaixo. Partiturak.eus egiletza naiz. Egia da ez … (partiturak.eus)
Euskal partiturak eskuratzeko…, 2023-04-26

»» Jardun osoa

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago