Beharbada ikusi dituzue, bereziki Tiktok, Instagram edo Twitterreko jarioetan bazabiltzate: bi gizon musika jartzen edo entzuten, zigarroak erre eta Campari edaten, meme "europar" baten protagonista. Trumpek zerbait mehatxatu duela? Bi horien bideotxo bat, "hatu arnasa" relax egoeran, Europak beste begi batzuekin ikusten duela egoera. Maila lokalagoan ere, Espainiako perrosanxe estiloko memeetan ere ikusi ditugu. Adibidez, Netanyahu Espainiako gobernuarekin sartu denean, erreakzio-meme bezala bi hauen agerpen bat. Italo-disco egiten duten italiar bikote bat dira, Mind Enterprises.
Adibide bat, ulertzeko:
DER SPIEGEL: Trump has effectively given Europe an ultimatum: within days, they must commit actual military forces, like warships, to the Strait of Hormuz.
— Vatnik Soup (@P_Kallioniemi) April 9, 2026
Meanwhile, Europeans on their two week Easter holiday: pic.twitter.com/KjbW3CqOan
Beste bat:
Rubio: “If Europe won’t allow us to use our bases, we should close them down and remove our troops.”
— Atlanta Rey (@areyoflight) April 7, 2026
Europeans: https://t.co/K9ldWCzfbu pic.twitter.com/i59lsMNcX1
Bideoak ez dira Mind Enterprisesekoak eginak Netanyahuri edo Etxe Zuriari erantzuteko. Beraien sustapen-modua da, itxura txill ezaxolatiarekin, udatiar igandero estiloan, horrela agertuz jartzen dute beren musika sareetan duela hilabete batzuetatik hona. Eta estetika hori da memegileek erabiltzen hasi direna, batez ere Irango gerraren kontestuan 2026an.
"Europar erresistentzia" delako baten meme bihurtu dira beraz Mind Enterprises, Andrea Tirone eta Roberto Conigliano izenez. Gainerakoan, musika interesgarria egiten dute: 1980 hamarkada hasierako italo-discoaren revival bat, baina ukitu berriekin. Estetikari dagokionez ere, retro totala. apropos bilatutako glamour-gabezia eta distira eskasa erakutsiz, beren webgune ofizialean ikus daitekeen bezala.
Erantzun
Sartu