xuriken
Nortasun digital bipolarra. Batzuetan @tokitan. Behinola kazetari. @barkingblogs-en bideogile. Une honetan burubelarri hemen: @blogonbrands. Bipolar, edo?
None
Geacron, 5.000 urte atzera begiratzen duen munduko mapa geopolitikoa
2014-04-07 12:32
Geacron munduan izan diren gertakari historikoen mapa geopolitikoa da. Webgunean bertan azaltzen dutenez, mapa honen helburua mundu osoko gertakariak batera ikusteko aukera eskaintzea da, atlas interaktibo baten bidez. Egileen hitzetan, orain gutxi arte oso zaila zen lurralde jakin bateko gertaerak munduko beste eremu batean izandakoekin batera testuinguratzea. Horretarako sortu dute Geacron, mapamundi geopolitiko kronologikoa.