Teknofiloen albistegia

Blender, 3D animazioak garatzeko software libreko tresnak 25 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia
2019-01-03 : 10:47

1993ko gabonetako oporrak aprobetxatuz hasi zen Ton Roosendaal Eindhoveneko (Herbeereak) NeoGeo izeneko bere estudio txikian Blender izeneko 3D animaziozko irudiak sortzeko softwarea sortzen.

Hasierako ideia eta fitxategi sinple horiek ordea beste urte bete behar izan zuten martxan jarri ahal izateko eta 1994ko urtarrilaren 2an dagoeneko prest zen softwarearen lehen bertsioa. Hala ere, softwareak "zatiketan oinarritutako leiho sistema" bezalako funtzionalitateak bazituen ere, ez zegoen produkziorako prestatuta. Baina, Blender fundazioak egun hau du, softwarearen jaiotza data ofizial moduan. Beste 15 hilabete behar izan zituen NeoGeo estudioak bere tresna propioa erabili ahal izateko. Oraindik ere eskuragarri dago Blender fundazioak berak kudeatzen duen artxiboan: https://download.blender.org/source/chest/blender-jan-8-1994/

Blender softwarearen diseinu zirriborroaBlender softwarearen diseinu zirriborroa

Hala, 1998ko urtarrilaren 1ean argitaratu zen publikoki sarean. Linux eta Windowserako bertsioak jarri zituzten eskuragarri eta 2000 garren hamarkadako interneteko "boom" horrekin batera 2002ko urriaren 13an, softwarea GNU GPL lizentziapean ezarri zuten. Horrela bete ditu 25 urte, urtero berrikuntza esanguratsuak garatuz, gaur egun ezagutzen den doako eta software libreko 3D tresna ezaguna bilakatu arte.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu