Teknologia albisteak
2

Eusko labeldun kamiseta frikiak

Erabiltzailearen aurpegia
2013-08-30 : 14:10
Internetek aukera asko zabaltzen ditu orain urte batzuk posible ez liratekeen gauzak egin ahal izateko. Edo behintzat, denen eskura ez zeuden aukerak hala jartzeko. Eta horixe izan da azken egunotan ikusi dudana, marrazkilari eta artista askok beren arropa bilduma propioa sortzeko aukera izan dute web plataforma bat erabilita.
Horren adibide da www.latostadora.com webgunea, non zure diseinu propioak egiteko aukera ematen dizun. Zuk irudia diseinatu, igo eta kamiseta, poltsa eta bestelako osagarriez zure katalogo propioa osa dezakezu. Zure denda, alegia.


Argazkiak.org | La tostadora © cc-by-sa: urtzai

Gainerako guztiaz webgunea bera arduratzen da. Eskaera jaso, hori prozesatu eta bidaltzeaz finean. Nik ez dut probatu baina guztiak komisio bat suposatuko duelakoan nago. Sortzailearentzat banaketa lanak-eta asko errazten ditu ezta? Baina ez dira horiek abantaila bakarrak. Erosleak berak ere eman diezaizkioke bere azken ukitu pertsonalak bere erosketari. Kamisetaren tamaina aukeratzeaz gain, kolorea, irudiaren tamaina eta posizioa... bezalako pertsonalizazio txikiak egiteko aukera ematen du. Ez al da ideia ona? Niri primerakoa iruditzen zait.

Eta ez dira gutxi izango euskal labeldun kamiseta frikiak salgai jarri dituzten artistak. Artistak bai, hauek bai artistak!!

Nik oraingoz 4 ezagutu ditut, hona hemen loturak adibide banarekin:

Exprai
http://www.latostadora.com/Exprai

Argazkiak.org | Pi! © cc-by-sa: urtzai

Oaktixertak
http://www.latostadora.com/oaktixertak

Argazkiak.org | Oak guai naiz © cc-by-sa: urtzai

Kalegrafia
http://www.latostadora.com/kalegrafia

Argazkiak.org | Kaligrafia © cc-by-sa: urtzai

Martin Julian
http://www.latostadora.com/martinjulian

Argazkiak.org | Martin, txoria txori © cc-by-sa: urtzai

Zuk gehiago ezagutzen al dituzu? Eta zuen kolekzioak egin dituzuen artistok, zer moduzko esperientzia da? Kontaiguzue mesedez!

Erantzunak

2013-08-30 : 14:54

Nik Qstoms plataforma erabili dut nire diseinuetarako. Zerorajasoa, palindromo ta palabrarismoen faktoria: http://es.qstoms.com/zerorajasoa
:-)

2013-08-30 : 16:19

Super Ordorika asmatu eta ibiltzen dauena be frikien artean lehen zerrendatan: http://bit.ly/1dxnxS7

Erantzun

Sartu