Webgune batek erakusten du EHn ere pentsaera abertzale nazi antolatua badugula, edo behintzat benetan existitu izan dela. Inoiz entzun izan ditut joera arrazista eta xenofoboak, edo ikusi ere inoiz ikur naziak. Baina sekula ez nuen euskal abertzaletasunari honen garbi loturiko nazismorik ikusi... Sabino Arana arrazista zela eta ez zela noiz ez du inork irakurri edo entzun? Ba hau ikusita ikaratuko zarete...
Orain dela gutxi jakin dut nik ere webgune honen berri. Lander Arretxearen ondorengo txio honekin hain zuzen ere:
Webgunea erreferentzia arrazistaz eta ikurrinaz josita dago; euskal eskuin erradikala diote. Izugarria da manifestua bera osoki irakurriz gero... eta EH ez da 7 probintziaz osaturiko lurraldea, baizik eta Vasconia ("en su verdadera expansión") inperio moduko bat... Motzean esateko, a ze kaka-zahar pila! Zer eta gainera gazteleraz idatzita egoteko?
Bai, sinetsi nahiko nuke gezurrezko webgunea dela, baina... Berria egunkariak
lehengoan zekarrena irakurrita ez naiz harritzen. Eta Mikel Iturriak berak ere, Donostiako jantoki sozial baten ingurukoak kontatu zizkigun
hemen. Krisi garaian muturreko pentsakera eta aldeak indartzen omen dira, eta hor frogatzen da dena. Sentimendu abertzale "garbi" eta bukolikoa bakarrik ikusten genuenontzat, ur baldekada hotza!
Alegia, hemen ere baditugula porru hazi ederrak!
Erantzun
Sartu