Teknologia albisteak

TTiKLiK!

Erabiltzailearen aurpegia

0-12 urteko umeen gurasoei zuzendutako esparru bat. #crianza #apego #maternidad #salud #nutricion #vidaSana #terapiasNaturales

Erabiltzailearen jarduna

badakigu ez dela erraza... 5 egun gehiago barruak askatzeko #gurasoeigutuna

2018-11-09 : 06:45

Badakigu barruak nahasten dituela...

Badakigu gurasoei idaztea gauza zaila dela....

Bizirik daudenei esan nahi genizkiekeenak...

Joan direnei esan gabe utzi ditugunak...

 

Bost egun "Gurasoei gutuna" idazteko

2018-11-05 : 12:53

“Gaur, azaroak 5, gure aitaren urtebetetze eguna izango zen. 71 urte beteko zituen. Duela 20 urte auto-istripuz joan bazen ere, berari idatzi dizkiodan gutunek bere presentzia gehiago sentitzera naramate, nire barruan bizirik mantentzen dute”. Itxaro Mendizabal Amundarain

Badator VI. ttiklik GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa

2018-09-06 : 07:45

Aurten ere martxan da GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa (0-100... urte). Haurrekin lanketa egiteko aukera paregabea duzue hemen. Gurasoekiko harremanak, gutunak idaztea, sentimenduen lanketa, istripuen eta doluaren gaia... ideia batzuk botatze aldera . Haurrekin ez ezik zuek ere animatu idaztera. Atera barruko sentimenduak eta jarri idatzita. Badakit ez dela erraza, baina barruak askatzeko erabat baliagarria bai.

#cuéntalo traola medio, jasan dituzten sexu-erasoak kontatzen ari dira emakumeak twitterren

2018-04-28 : 09:50

Cristina Fallarás idazlearen ekimena izan da eta ehunka emakume ari dira beraien iraganeko eta gaur egungo esperientziak kontatzen.

Joxean Artzeri omenaldia larunbatean (otsailak 24) Beasainen

2018-02-19 : 17:18

Joxean Artzeren “Mundua gizonarentzat egina da,…” emanaldian parte hartu zuen Zumarraga-Urretxuko gazte talde batek 1994an. Orain, otsailaren 24an, abiapuntu gisa gertaera hura hartuz, Artzeren omenezko saio apal hau antolatzen dugu; apala, leku txikian eta arrabots handirik gabe egingo delako. "Joxean, emate eta Artze", datorren larunbatean, goizeko 10.30etan Beasainen.

ttiklik baby beer: haurrentzako garagardo berria

2017-12-28 : 08:56

ttiklik elkargunean oso kontziente gara haurrei txiki-txikitatik gauzak egiten erakutsi behar zaiela, ohitzen joateko. Horregatik txiki-txikitatik eskolan etxerako lanak eman behar zaizkie eta nola ez lehen hezkuntza hasterako azterketak egiten erakutsi, etorriko zaiena modu errazago batean bizitzeko.

"Gurasoei gutuna" lehiaketako azken egunak

2017-11-05 : 10:57

Aurten ere iritsi da GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa (0-100... urte) gutunak jasotzeko eguna. 5 egun bakarrik ditugu gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak idatzi eta V. ttiklik idazlan laburren lehiaketara bidaltzeko. Animatu!

Badator V. ttiklik GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa

2017-09-17 : 10:53

Aurten ere martxan da GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa (0-100... urte). Haurrekin lanketa egiteko aukera paregabea duzue hemen. Gurasoekiko harremanak, gutunak idaztea, sentimenduen lanketa, istripuen eta doluaren gaia... ideia batzuk botatze aldera ;) Haurrekin ez ezik zuek ere animatu idaztera. Atera barruko sentimenduak eta jarri idatzita. Badakit ez dela erraza, baina barruak askatzeko erabat baliagarria bai.

'Gurasoei gutuna' idazlan laburren Ttiklik lehiaketaren epea luzatu da

2016-11-15 : 12:36

Idazle txiki-ertain-handi eta oso handiek hala eskatuta, gutunak bidaltzeko epea luzatu dugu, azaroaren 20-ra arte. 0-7 urteko haurrak animatu nahi ditugu, beraien marrazkiak ere gustora jasotzen ditugu eta!

Haur Osasun Jardunaldia Beasainen

2016-10-20 : 11:33

Urriaren 29an Igartzako jauregian haur elikaduran adituak diren 4 izar izango ditugu. Yolanda Garcia, Olga Cuevas, Lucia Redondo eta Jesus Sanchis izango dira gonbidatuak. Beraiekin, haurra jaiotzen den unetik elikaduraren oinarria zein izan behar den ezagutuko dugu.

"Gurasoei Gutuna", idazlan laburren lehiaketa

2016-09-28 : 10:08

IV. Ttiklik lehiaketa, Gurasoei Gutuna: "Gure gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera". Gutunak bidaltzeko epea ireki da, azaroaren 1era arte. 

IV. Gurasoei Gutuna, ttiklik eta Irrien Lagunekin elkarlanean

2016-06-21 : 09:25

Norberak gurasoei esan nahi dizkien hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera emango dute Irrien Lagunen Klubak eta Ttiklik elkarguneak Ttiklik Idazlan Laburren Lehiaketaren laugarren aldian. Orain arte elkarguneak aurrera eraman duen egitasmoa elkarlanean egingo dute aurten. Gurasoei omenaldibat egiteko modua eskaintzen du lehiaketak, eta, era berean, idazteko zaletasuna indartzeko baliagarria da.

III. TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA. 'GURASOEI GUTUNA'

2015-09-12 : 11:04

Datorren irailaren 29n, 17 urte beteko dira gurasoak istripuz galdu genituela. Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, hirugarren urtez,  TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu.

Edozein adinetako idazleak animatu nahi zaituztegu, gaztetxo zein ez hain gaztetxo, ‘gurasoei gutuna‘ lemapean beraiei esan nahiko zenizkiekeen hitzak paperean idaztera.

Etxean egiten ditugun lanak dirutan baloratzeko aplikazioa euskaratu dugu

2015-05-18 : 09:53

DENA EZ DAGO BARNE edo todonoincluido.net web gunea euskaratu da. Etxean egiten diren lanak bistaratzeko web gune hau (todonoincluido.net) langileen egunean jarri genuen martxan.

Osasun jardunaldiak Beasainen “ELIKADURA NAHASTEEN PREBENTZIOA”

2015-04-14 : 07:15

Maiatzaren 9an, Igartza Jauregian, hitzaldi sorta interesgarri bat antolatu dugu.

DOAN izango da eta gure helburua ELIKADURA NAHASTEEN PREBENTZIORAKO BALIABIDEAK ematea da.

2015 jardunaldi irekiak euskaraz. Jaiotzetik Nerabezarora

2015-02-16 : 08:34

Datorren martxoaren 14an, larunbata, jardunaldi irekia izango da Beasainen, Igartza Jauregian. Guraso eta hezkuntza eta gizarte esparruko profesionalentzako. Psikologo, pedagogo, irakasle, terapeuta, hezitzaile, gizarte langile eta beste edozein interesaturentzat. Dohainik da, baina izena eman beharra dago.

II. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Saridunak.

2014-12-01 : 10:33

Atzo, azaroak 29, ttiklik.com web gunearen 3. urtebetetzean, GURASOEI GUTUNA idazlan lehiaketaren sari banaketa izan genuen. Egun berezi hori ospatzeko, Toti Martinez de Lezea gure artean izan genuen. Umeekin euskal mitologiaz aritu ondoren, bere liburu berria, ENDA LUR, aurkeztu zigun. Haurrekin opari banaketa izan genuen (Kimutx eta ninibat-en eskutik), eta euskal mitologiaren inguruko eskulanak izateko aukera ere izan zuten Igartza Monumentu Multzoko Errotan (Beasaingo Udala). Mokadutxo bat jateko aukera ere izan genuen, Aramako Ostatuaren eskutik.

II. TTiKLiK! Idazlan Laburren Lehiaketa: Gurasoei gutuna

2014-11-10 : 11:59

Datorren larunbata bitartean (azaroak 15) II. TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA. ‘GURASOEI GUTUNA’ abian da. “Pasa zen irailaren 29n, 16 urte bete ziren gurasoak istripuz galdu genituela. Hori dela eta, berauei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, bigarrengo aldiz,  TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu. Parte hartu!

II. TTiKLiK! Idazlan Laburren Lehiaketa: Gurasoei gutuna

2014-09-15 : 16:19

Datorren irailaren 29n, 16 urte beteko dira gurasoak istripuz galdu genituela. Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, bigarrengo aldiz,  TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu.  Beraiei, Juanita Amundarain Otegi, eta Jon Miren Mendizabal Benitori, ama ta aitari, bihotzez.

Irriargi Elkarteak antolatutako amagandiko edoskitzearen inguruko argazki-lehiaketa

2014-09-12 : 08:56

Irriargi amagandiko edoskitzea eta gure seme-alaben errespetuzko haziera babesten duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Amez eta aitez osatutako talde bat da, eta elkarri laguntza emateko eta beste emakume eta familia batzuei babesa emateko elkartzen dira. Amagandiko edoskitzearen inguruko argazki-lehiaketa antolatu du. Epea irekita irailaren 21 arte.

Aurrekoak ››