Sustatu logoa Teknologia albisteak
thearlotes

The Arlotes

‘The Arlotes’ Uraitz Klandestino eta Ruben Arlote (Albaro Zirriborro, Olatz Txiki, Iban Trastos, Naiara Mattinsalto eta hamaika lagunen laguntzaz) egiten ari garen marrazki bizidunak dira. ‘The Arlotes’ musika talde bat dira, taldearen izena izen bereko taberna bategatik hartu dute, ‘beren egoitza soziala’ dena. Gasteizen bizi dira, baina EH osoan ibiliko dira (eta laster munduan ere). Goiz neska langile nafarra, Bego ikasle bizkaittarra, Iñi ikasle gipuzkoarra eta Harry ikaslea eta patatateroa dira taldekideak, baina beste pertsonaje batzuek ere parte hartzen dute: Bacterius tabernaria, Txapas polizia… XX eta XXI. mendeen artean bizi dira era anakroniko batean, artean tabernetan erretzen zen eta euskal gatazka ere sutan zen…

Artikuluak

The Arlotes, 10. atala, “40 minutu”

rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
2013-07-10 08:25

Sinopsia: Oraingoz 10. atala eta azkena, Bego atxilotu zuten eta taldekoek lehen bisita egingo diote espetxera, Murtziara: Miranda, Boceguillas, gau osoan bidaia… 40 minuturako!

 

The Arlotes, 9. atala, "Oso latza izan da"

rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
2013-06-24 10:31
Bego guardia zibilak atxilotu du, inkomunikatu eta torturatuko dute egu horiek hainbat begitatik ikusiko ditugu: Bego, bere lagunak, hedabideak, poliziak, protestaldiak… Nina Simoneren hitzak gogoan geratuko gara: “Ezin kendu didatena da nire gogoa, nire irrifarra, nire askatasuna”.

The Arlotes, 8. atala, "Heriotzaz maiteminduta"

rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
2013-06-10 12:13
Sinopsia: Harry eta Goiz tabernan daude, Iñi iristen denean, ohartzen da tabernan Txerra dagoela, R.I.P. taldeko bateriajole ohia. Hizketan hasi eta berehala elkarrekin entsaiatzera joango dira "Heriotzaz maiteminduta" ("Enamorado de la muerte") elkarrekin jotzeko.

The Arlotes, 7. atala, "Mila gorri"

rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
2013-05-25 14:08
Sinopsia: Harry eta Iñi "Baga" tb-n Berlingo harrotasun eguna ikusten ari direlarik, apostua egitea otu zaie: gustoko lagun batekin ligatzen saiatzea. Nork irabaziko ote du?

The Arlotes, 6. atala, “kontrolpean”

rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
2013-05-11 10:05
The Arlotes beren lehen kontzertua ematera doaz Altsasuko gaztetxera. Iristea, ordea, ez da hain erraza izango. Sakanaldeak bermudetako euskal trikornioa dirudi!

The Arlotes, 5. atala, “Hormona femeninoak, hormona maskulinoak”

rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
rubensánchezbakaikoa Sanchez Bakaikoa
2013-04-28 13:23
Sinopsia: BAGA telebistako "Legardagutxiko errotaria" telesaioa ezagutuko dugu, munduko luzeena... 40 urtetik gora emititzen!. Bestalde, Harryk Iñi gaya dela jakin duenetik, sexualitatea besterik ez du buruan, marraskiloek bezala denok baitauzkagu emea eta arra barruan... Harryk emeak, arra eta harra, hirurak dauzka, ordea!
 
Jarraitu gaitzazu