Teknologia albisteak

'Batasunaren bidean' egitasmoak eman zuena

Euskaltzaindia
2023-04-15 : 14:00

Martxoaren 24an, Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak 'Batasunaren bidean' egitasmoa antolatu zuten, euskara batuari gorazarre egiteko: 7.000 haur eta irakaslek giza kate erraldoia osatu zuten, Errenteria eta Donostia modu ikusgarrian lotuz. Laburpen bideoa atera du orain Akademiak. Ekitaldia amaitu zen batasunaren alde egindakoagatik omendu zituzten 15 bidegileei gorazarre egiten. Horietatik bat (Xabier Kintana) bertan izan zen, eta baita omendutako beste askoren ordezkariak ere. tartean, Txillardegiren senideak.

Erantzun

Sartu