Teknologia albisteak

UEUren 2020ko udako ikastaro balorazio positiboa

Udako Euskal Unibertsitatea - UEU -
2020-09-09 : 18:00

UEUk bere udako ikastaroen balorazioa egin du, 48. edizioa izan den honetan. Urte berezia izanik, lehen erabakia izan zen presentzialki bai ala ez, eta aurrez aurrekoen alde egin zuten, segurtasun neurriak eta programazio aldaketak eginez. Inportantea zen egitea, eta egin egin dituzte, online eskaintza ere egon da. Beraz, egin dira, eta ondo joan dira, 12 ikastaro eta bost jardunaldiz osatutako programa, Irati Iciar UEUko udako ikastaroen arduradunak bideo honetan azaltzen duen bezala.

Erantzun

Sartu