Informatikari Euskaldunen Biltzarraren 11. edizioa duela lau urte izan zen. Pandemia tartean, 2020an egin behar zena bertan behera geratu zen, baina 2022 honetan tokatuko da azkenean IEB 2022, 12. edizioa. Donostian izango da uztailaren 1ean, eta adimen artifiziala izango da gaia, aurreko deialdi frustraturako aukeratu zen gai bera, materiak gaurkotasunik haldu ez duelakoan. Aurreko gizaldi amaieratik antolatzen ditu IEB biltzarrak UEUko Informatika Sailak.
UEU antolatzaileak komunikazioak prestatzeko deialdia ireki du, eta laburpenak maiatzaren 2a arte bidal daitezke.
Proposatzen diren gaiak:
Goiburu nagusi horri lotutako proposamenez gain, komunikazio-saioak ere aurreikusi dira informatikan euskaraz jardutearekin erlazioa izan ditzaketen bestelako gaiak eta esperientziak kontatzeko. izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa. Horrekin batera, aurten dei berezia luzatu nahi genieke informatikaren adar ezberdinetan ari diren ikasleei, beren proiektu, gradu amaierako lan eta antzeko egitasmoen berri eman diezaguten. Horretara dator, hain zuzen ere, komunikazio-deialdi hau.
Komunikazio proposamenak jasotzeko informazio gehiago, hemen.
Ilustraziorako irudia, bideo honetatik atera dugu.
Erantzun
Sartu