Teknologia albisteak

Ageriko arrazismoa Bidasoako mugan, Ehun taldearen testak frogatua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-03-23 : 09:37

Ehun izeneko mugimendu politikoak ekintza egin du asteburuan Bidasoako estatu-arteko mugan, Irun eta Hendaia artean. Kazetarien lekukotza bildu, eta ariketa erraza egin zuten. Mutil batek, aurpegi zuriko europar batek, muga zeharkatu zuen lasai. Handik 15 minutura, aurpegia beltzez margotuta, berriro saiatu zen, eta berehala altoa eman zioten Frantziako jandarmek.

Hemen ekintzaren bideoa.

Eta hemen nola azaldu du Ehunek prestaturiko test hau:

Ipar eta hego Euskal herriaren arteko muga inposatzen digute estatuek. Egun, beti poliziek "zaindua" dagoena. Arrazista da ezarri diguten muga hau eta terrorismoari aitzin egiteko aitzakian, terroretik ihesi doazen pertsonak geldiarazten dituzte, haien bidea oztopatuz.

Guk ekintza honen bidez poliziei ziria sartu eta mugaren izaera arrazista salatu dugu. Berreskuratu behar ditugu haiek ebatsitako askatasun eremuak. Frantzia eta Espainiar estatuek izaera arrazista dute eta haien barne gireno horrelako egoerak pairatzen segitu beharko ditugu, beste hainbat alorretan bezala euskal errepublikarik gabe ezingo dugu askatasuna berreskuratu.

Euskal errepublikaren aldekotzat definitzen du bere burua Ehun mugimenduak. "Gu prest gaude / Gu prest gira" manifestua sustengatzeko izenpe deialdia abiatuta daukate beren webgunean, hemen. Aste honetan bertan aurkeztu dute manifestu hori, hemen da testua eta bideoa.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago