Teknologia albisteak

Soziolinguistika Klusterra

Erabiltzailearen artikuluak

Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dituzte UEMA eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldian

2017-10-11 : 08:34

Azaroaren 22an izango da, Ibaetako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan. “Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak” izango du izenburutzat. Hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta parte hartzaileen ideiak eta ikuspegiak partekatzeko gune irekiak izango dira egitarauan.

"Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak" azaroaren 22an Donostian

2017-09-28 : 12:39

Aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia elkarlanean antolatu dute UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak. Hainbat ikerlari eta espezialistaren ekarpenak kontuan hartu eta erronka nagusiei aurre egiteko moduak partekatuko dituzte bertan biltzen direnek.

HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Lehiaketaren sari-banaketa, otsailaren 3an

2017-01-24 : 09:36

Datorren otsailaren 3an izango da, Donostiako San Telmo Museoan, HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Soziolinguistika Klusterrak urtero antolatzen duen sariketa da. Ekitaldian, saria jasoko duten ikertzaileen lanen aurkezpenez gain, TRIBUAREN BERBAK – SEKUENTZIA DIDAKTIKOEN aurkezpena ere egingo da. Hona hemen egitarau osoa.