Teknologia albisteak

Osakidetzako zuzendaritzak langileoi gazteleraz... edo ingelesez

Erabiltzailearen aurpegia
2015-02-09 : 14:45
Argazkian ageri den irudia Osakidetzako San Eloy Ospitaleko langileek euren bazkaria aukeratzeko erabiltzen duten pantailarena da. Aukeraketa euskaraz egin nahi duen langileak, izorrai, ez dago hortarako aukerarik. Gaztelaniaz, ingelesez edota katalanez konfiguratu daiteke bazkari programaren interfazea. Osakidetzan euskaraz bizi nahi dugun langileon eskubideak paper buztia besterik ez dira, eta sarritan gai honetan gutxieneko itxura ere ez du gordetzen Osakidetzak.
Beste adibide bat jartzearren, Araba Unibertsitate Ospitaleko zuzendaritzak egunontan bertako milaka eta milaka langileri posta mezua igorri die gripea dela eta egindako lanarengatik zorionduz. Erdara hutsez igorri ere. Ziurraski euskara existitzen denik ere ez ziren gogoratuko, nork daki. Euskara Normalizazio Planak, Sailburuen agerraldi eta adierazpenak, hitz eta asmo politak... marketing hutsa, errealitatea oso bestelakoa da. Gordin gordina.

Erantzun

Sartu