Teknologia albisteak

Osakidetza-style: Euskara-Batzordeak, erdaraz!

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-11 : 16:07
Batzutan adibide batek mila azalpen luzek baino gehiagok adieraz dezake: Arabako Unibertsitate Ospitaleko Euskara Batzordean parte hartzeko gonbidapena erdara hutsean bidali du bertako Zuzendaritzak.
Berandu, oso berandu, in extremis, urtea amaitzear dagoela, Osakidetzako Euskara Plana onartu zenetik urtebete igaro delarik, eta erdara hutsez! Euskara Batzordeko bileretako lan hizkuntzaz ez da ezer esaten gonbidapenean, beraz okerrena pentsatzen hasteko motiboak baditugu. Hortik aurrera, jarrera eta sentsibilitate eskasi honekin, zer espero dezakegu? Asmo eta hitz politetatik haratago, Osakidetzan euskara normalizatzea posible egingo duten erabaki eta neurri egokien zain jarraitzen dugu.



Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu