Teknologia albisteak

Olatu Talka

Erabiltzailearen aurpegia

Donostiako kultur jaialdia. Bere berezitasuna zera da: programazioa herritarrekegiten dutela, haiek bidalitako proposamenekin. Horregatik da garrantzitsua parte hartzea: Olatu Talkaren egitaraua, hain justu, herritarren parte hartzearen araberakoa da.

Erabiltzailearen jarduna

Olatu Talka: Brigadak, Huts Uneak, Kontzertour... Eman izena!

2016-03-10 : 11:01

2016an parte hartze eta hiria egite kontzeptuak bereziki indartzea proposatzen dugu, jaialdiaren prozesua bera ere herritarrei ireki eta euren sormena txertatzea bideratuko duten formula berriak garatuz. Horretarako, jaialdiaren aurretik beste deialdi batzuk egin ditu Olatu Talkak, eta aktiboki parte hartzeko grina aintzat hartuz, proiektu zehatz bat aurkeztu ez dutenei BRIGADAK (hiru arlotan banatuta: artea, komunikazioa eta eraikuntza) deitu ditugunetan izena emateko aukera eskaintzen die. Horren adibide dira euskarri grafikoen diseinua, egitura arinen eraikuntza eta abarri buruzko doako tailerrak, adituen gidaritzapean hiriko hainbat mikro-egoitzatan edo fabriketan eskainiko ditugunak. Hainbat sormen espaziok, Undermount, M-Etxea, Hirikilabs (Tabakalera), Kontadores... parte hartuko dute ekimen horretan.

Munduko koreografia handienean parte hartuko du Olatu Talkak

2016-03-09 : 08:21

Big Dance ekimenarekin elkarlanean ari da Olatu Talka, maiatzaren 20an 13:00etan munduko koreografia handienean parte hartzeko asmoz. Akram Khan Britainia Handiko koreografo entzutetsuak sortutakoa da. Big Dance-n parte hartzeko monitoreen formakuntza egin berri dugu. Donostiako 11 monitorek (dantza eskola, talde edota konpartsetakoek) parte hartu dute, Khan-en konpainiarako hiru kideren gidaritzapean: Jennifer Irons, José Agudo eta Richard Parr. Monitoreek ikasitakoa euren ikasleen artean zabalduko dute. Maiatzaren 20ko ekimenean ahalik eta dantzari lokal gehien biltzea da asmoa. Koreografia hartuko duen Donostiako txokoa zehazteke dago, baina leku zabal bat izan beharko da, dantzari kopuru handia espero baita egun horretan.

Olatu Talkak eta herritarrek Donostiako hainbat puntu kritiko eraldatuko dituzte

2016-03-03 : 15:15

2015eko jaialdiaren ardatzetako bat “gune ezkutuak ezagutzea” izan zen, eta 2016koan hiria eraldatzen herritarrek protagonista izateko duten gaitasunean sakonduko du Olatu Talkak. Herritarrek badute zer esan eta zer egin ingurunearen garapenean, eta Olatu Talkaren bidez tresnak sortzen saiatuko gara, sormenaren eta auzolanaren bidez hiriko arazoei aurre egiteko. Hori aintzat hartuta, berritasun nabarmena dakar aurten jaialdiak: hiriko hainbat puntu kritiko eraldatuko ditu. 

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago