Kilometroak 2013ko urriaren 6an egingo da Tolosan. Gazteek, batez ere 14-16 urte bitartekoek, protagonismo berezia izango dute
ERRONKAren bidez.
Zer da Erronka? Lehiaketa bat da. 14 eta 16 urte bitarteko gazteentzako Erronka. Gipuzkoa osoko 24 ikastoletako talde banak izango du aukera Erronkan parte hartzeko.
NON, NOIZ
Kilometroak egunean egingo da, Tolosan. Goiz eta arratsalde, eta zirkuituan barrena prestatutako guneetan.
PROBAK
- Baltsak eraiki... eta Orian jaitsiera.
- Burbuila erraldoietan sartu… eta oztopodun lasterketa Berazubi estadioan.
- Lasto fardoen gainean Kapitaina garraiatuz… lasterketa San Blas auzoko zelaietan.
- Mosaikoa memorizatu... eta eskala erraldoian berregitea Iurreamendiko zelaietan.
- Koxkol apustu bertikala... Zumardi Handian autobideko zutabeetan gora paleetan eskalatuz.
ERRONKARIAK
Erronkako protagonistak, Erronkariak dira. Gipuzkoan 24 ikastolek eskaintzen dute DBH maila. Tolosako Laskorain Ikastolatik gainontzeko guztiei bota diete Erronka, haietako bakoitzak talde bana sortu dezan. Maiatzean egin zuten hori, eta gaur jada 20 talde badaude izen emanda. Taldea 8 Erronkarik osatzen dute, eta beste 2 lagun dituzte izendatuta aldaketarik egin beharko balute azkenorduan. Neska eta mutil, erdi eta erdi, izango dira.
Garbi diote: “ehunka gazte protagonista izango gara Kilometroak egunean!”. Eta zera gaineratuko dugu: “eta milaka izango dira Erronka bizitu, animatu eta bultzatzen! Erronkarien zaleak, fansak”.
KAPITAINAK
24 taldek hartuko dute parte Erronkan. Bakoitzak bi Kapitain izango ditu: bata Ikastolarekin zerikusi zuzena duen norbait, eta bestea Ikastola zein herritakoa izan, han famatua den norbait.
SARIAK
2.000 euro! Hori da AHORA BANDERA konkistatuko duen talde erronkariak izango duen diru-saria. Ikasturte amaierako bidaia finantzatzeko erabiliko den diru-saria.
Eta horrez gain Tolosa&Co-ren eskutik bonoak, trukean dendetan eskaintzen dituzten produktuak eskuratu ahal izateko.
Erantzun
Sartu