Teknologia albisteak

Lezoko Udala

Erabiltzailearen aurpegia

Lezoko Udalaren eta Lezori buruzko komunikazio jarioa. Ongizatea iraunkorra izan dadin ari gara lanean, bai guretzako baita gure ondorengoentzako ere.

Erabiltzailearen jarduna

Lezo marinel giroan murgilduko da asteburuan

2013-11-14 : 09:14

Marinel Azokaren bigarren edizioa ospatuko da Lezon azaroaren 15ean, 16an eta 17an Karlos Saldise plaza estalian. Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak, Mikel Arruti Euskara eta Kultura Zinegotziak, Xanti Val Kultura teknikariak, Eider Calderon Oarsoaldeko Turismo zuzendariak eta Gurutze Alberdi Dantzazaleon elkarteko arduradunak Marinel Azokaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean udaletxean. Ostiral igandera beraz, Lezo marinel giroan murgilduko da.