Leire Cano
Artikuluak
GAZE, elikadura burujabetzaren inguruan
3D party solidarioa Errenteriako Don Bosco Institutuan
Datorren larunbatean, ekainaren 7an (10:00-18:30), Errenteriako Don Bosco Institutura gerturatzen bazarete, ekimen berezi batean parte hartzeko aukera izango duzue. 3D inprimagailuak erabiliz, Robohand egitasmoan oinarritutako low cost esku robotizatuak egingo ditugu (inprimatu eta muntatu), helburu solidario batekin. Gurutze Gorriak, munduko herrialde guztietan ditu ordezkaritzak, eta bertako jendearekin egiten dute lan. Haiek arduratuko dira larunbatean muntatuko ditugun esku horiek -protesi gisa erabil daitezkeenak- behartsuenen artean banatzeaz. Pertsonen kontrako minek eragindako lurraldeetara bideratuko dira esku robotizatu horiek.
Amesteko prest? (ekimenaz eta ekintzailetzaz sentizibilizatzea)
'GAZExpress', GAZEko azken tailerra, ekainaren 11n
'Irudimena GREENdartu', GAZEko maiatzeko azken tailerra (maiatzak 16)
GAZE, maiatzeko egitaraua (gazte ekintzailetza sustatzen)
Maiatzaren 8an, asteazkenean, ekingo diogu GAZEko egitarauari. Goiz pasa ederra egiteko proposamena da UPV/EHUko, MUko zein TKNIKAko ikasleei prestatu dieguna. Xehetasunak ezagutu nahi? GAZE programak goi-hezkuntzako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzea du helburu.
Bigarren Tipi-Tapa Usurbilen
Usurbilgo I. Tipi-Tapak baditu irabazleak
Joan den igandean, abenduaren 2an, pintxo berezien lehenengo Tipi-Tapa jarri zen abian Usurbilen. Aitzaga, Artzabal, Bordatxo, Txapeldun eta Txiriboga tabernetan, bakailao pintxo bereziak eskaini ziren (bakailaoa ajoarriero erara, pil-pilean, frijitua piper berdeekin, bakailao-bolak edo albondigak, bakailao eta zapo-masailak klub ranero erara...), eta mokaduen prezioa ere berezia izan zen: pintxoa + edaria, 2 euroren truke. Tipi-Tapa zela-eta, mugimendua eta giro polita sortu ziren, igandean, Usurbilen, eta bistan da ekimenak harrera ona izan zuela herritarren artean, tabernari bat baino gehiago izan baitzen, espero baino lehen, jenerorik gabe geratu zena.
I. Tipi-Tapa Usurbilen
Datorren abenduaren 2an, igandean (14:30ak arte), pintxo berezien lehenengo Tipi-Tapa jarriko da abian Usurbilen. Aitzaga, Artzabal, Bordatxo, Txapeldun eta Txiriboga tabernetan, bakailao pintxo bereziak eskainiko dira (bakailaoa ajoarriero erara, pil-pilean, frijitua piper berdeekin, bakailao-bolak edo albondigak, bakailao eta zapo-masailak klub ranero erara…), eta mokaduen prezioa ere berezia izango da: pintxoa + edaria -urteko ardoa (zuria, gorria edo beltza), txakolina edo sagardoa-, 2 euroren truke. Pintxoa bakarrik nahi duenak, 1,50 eurotan dastatu ahal izango du mokadutxoa. Zazpi Tipi-Tapa egingo dira orotara: 2012ko abenduan hasi eta 2013ko ekainera arte, hileko lehen igandearekin bat eginez beti.
Donostiak merezi duen tokia eman dio sagardoari
Joan den larunbataz geroztik dago zabalik, Donostiako Katalunia Plazan (Gros), GORENAKek antolatutako lehenengo Sagardo Azoka. Atzo izan zen, nolanahi ere, inaugurazio ekitaldi ofiziala, eta aurpegi ezagun ugari topatu genituen ekitaldian. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak ere ez zuen hutsik egin.
