Teknologia albisteak

Kablegintza eta kablelariak Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia

Egur kablegintza Euskal Herrian garraio baliabide ia ezezaguna da, azken hamarkadetan ia desagertzeraino erabateko eraldaketa bizi duelarik. Euskal Herrian bere lehenengo erabilera XX. mendeko hogeigarren hamarkadan suertatu zen eta egun, XXI. mende hasieran, oso gune zehatzetan baino ez da erabiltzen. kablegintza.eus blogaren bitartez, garraio baliabide honek Euskal Herrian izan duen jardun historikoaren inguruko informazioa jaso eta ezagutarazten dut. Xabier Eskisabel naiz eta 2010ko martxoa ezgeroztik Bizkaialdeko Zallan bizi naiz. Ataundarra jaiotzez, beasaindarra heziketaz ta Zallarra bizilekuz. Kablegintzari buruzko informaziorik bazenu nirekin harremanetan jartzeko: xabier abildua eskisabel puntu eus @kablegintza Milesker!

Erabiltzailearen artikuluak

Aireko kableak baserrietan eta basogintzan (hitzaldia eta webgunea)

Aireko kablearen erabilerak XX. mendeko erdialdeko hamarkadetan (1930-70) loraldi bat bizi izan zuen. Nafarroako basogintzan ezinbesteko baliabidea izan zen bezala, isurialde atlantiarreko hainbat baserrietan ere aireko kablearen erabilerak eguneroko eginbeharrak erraztu zituen. Kontu horiek eta beste hamaika gehiagoren berri emateko, online hitzaldia antolatu dugu elkarlanean Kablegintza.eus eta EuskalPolitik podcasteko arduradunok.

Auzolan digitalerako gonbitea: Non zeuden kable hauek?

Nafarroako mendialdetan 1950-70 hamarkadetan ezarri ziren baso kableen kokapenak eta ezaugarriak irudikatzerakoan, Jesús Lacasiaren argazki bilduma ezinbesteko erreferentzia da. Hamarkada horien aurreko testigantza grafikoak aldiz, oso urriak dira. (Mezu honen bidez urritasun hori konpontzeko deia, auzolan digitalerako gonbitea)