Teknologia albisteak

Kablegintza eta kablelariak Euskal Herrian

Erabiltzailearen jarduna

Aireko kableak baserrietan eta basogintzan (hitzaldia eta webgunea)

Aireko kablearen erabilerak XX. mendeko erdialdeko hamarkadetan (1930-70) loraldi bat bizi izan zuen. Nafarroako basogintzan ezinbesteko baliabidea izan zen bezala, isurialde atlantiarreko hainbat baserrietan ere aireko kablearen erabilerak eguneroko eginbeharrak erraztu zituen. Kontu horiek eta beste hamaika gehiagoren berri emateko, online hitzaldia antolatu dugu elkarlanean Kablegintza.eus eta EuskalPolitik podcasteko arduradunok.

Auzolan digitalerako gonbitea: Non zeuden kable hauek?

Nafarroako mendialdetan 1950-70 hamarkadetan ezarri ziren baso kableen kokapenak eta ezaugarriak irudikatzerakoan, Jesús Lacasiaren argazki bilduma ezinbesteko erreferentzia da. Hamarkada horien aurreko testigantza grafikoak aldiz, oso urriak dira. (Mezu honen bidez urritasun hori konpontzeko deia, auzolan digitalerako gonbitea)