Sustatu logoa Teknologia albisteak
jzubi

Joseba Zubizarreta

Inkonformista

None

Lur Denok, baratza ekologikoen ekimen berria Bilbon

Joseba Zubizarreta
Joseba Zubizarreta
2016-06-28 17:37

Lur Denoken errezeta ekologikoen liburuaren aurkezpena burutuko da datorren ostiralean, uztailaren 1ean, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Icaza Colaborando gunean. Horrekin batera, APP berria eta "Saski berezi" ekimen berriaren aurkezpen ekitaldia ere egingo dira. Lur denok NER taldearen barruan agertzen den lehen enpresa-ekimena da. Euskal Herriko baratzeetan landutako produktu edo elikagai ekologikoen ekoizpenera eta banaketara zuzendutako jarduera da.

Makrobiotika tailerra, postre osasuntsuak

Joseba Zubizarreta
Joseba Zubizarreta
2015-04-14 23:18
Kaixo!

Datorren larunbatean, apirilak 18, postre osasuntsuen tailerra egingo dugu Itsasondoko Bizi Nahi elkartean, Geroz eta ezagunagoak dira azukreak eta gainontzeko edulkoratzaile kimikoek gure osasunean dituzten ondorio txarrak. Bereziki gure haurrengan pentsatuz, interesgarria da beste alternatiba osasuntsu batzuk bilatzea, gaur egun azukre asko kontsumitzen baitute. Haurrek zapore gozoa behar dute, eta postreak behar dituzte beren elikaduraren parte bezala, baina gure esku dago gozo osasuntsu eta elikagarriak eskaintzea. Beti bezala, tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik telefonoz (656 724 193).

AMPO: 50. urteurrena, idazlan lehiaketa

Joseba Zubizarreta
Joseba Zubizarreta
2014-06-02 14:01
AMPOn 50. urteurrena betetzen dugunez, gizarte osoari irekitako idazlan lehiaketa bat jarri dugu martxan. Parte hartzaileek Nola ikusten duzu mundua 50 urte barru? galderari erantzuna eman behar diote.

Sukaldaritza Makrobiotiko ikastaroa

Joseba Zubizarreta
Joseba Zubizarreta
2014-02-24 09:29
Makrobiotikaren hastapenak, yin eta yang.

Sukaldaritza Makrobiotiko ikastaroa Zerainen

Joseba Zubizarreta
Joseba Zubizarreta
2013-09-14 13:19
Goierriko baratzak antolatuta Sukaldaritza Makrobiotiko ikastaroa egingo da Zerainen urriko larunbatetan. Sukaldaritza Makrobiotikoaren oinarriak landuko dira Zerainen urriko larunbatetan. Larunbatero goizeko hamarretatik ordu biak arte izango da ikastaroa.
Jarraitu gaitzazu