Teknologia albisteak

Lur Denok, baratza ekologikoen ekimen berria Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
2016-06-28 : 17:37

Lur Denoken errezeta ekologikoen liburuaren aurkezpena burutuko da datorren ostiralean, uztailaren 1ean, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Icaza Colaborando gunean. Horrekin batera, APP berria eta "Saski berezi" ekimen berriaren aurkezpen ekitaldia ere egingo dira. Lur denok NER taldearen barruan agertzen den lehen enpresa-ekimena da. Euskal Herriko baratzeetan landutako produktu edo elikagai ekologikoen ekoizpenera eta banaketara zuzendutako jarduera da.

Lur Denoken errezeta ekologikoen liburuaren aurkezpena burutuko da uztailaren 1.an eguerdiko 12:00etan, Bilboko Icaza Colaborando gunean. “50 modu amantala zikintzeko” errezeta liburua aurkeztuko da ekitaldian; liburuak dituen 50 errezeta ekologikoei esker, Lur Denok produktuez oraindik gehiago goza dezaten Lur Denokeko bezeroek. Errezeta liburua euskaraz eta gazteleraz dago, eta ez soilik paperean, mugikorrentzat aplikazio bat ere egin da errezeta hauek dohainik eta nahi eran izateko beti.

Saski Berezi” berria ere aurkeztuko da ekitaldian, Bilbon norberaren etxeraino eramango da 30€ko saskia, eta noski, Lur Denoken produkturik onenak izango dituena: arraultza ekologikoak, barazki ekologikoak eta kontserba ekologikoa den denak Ajangizeko baratzean landuak.

Aurkezpenean errezeta liburuaren ale bat opartituko da eta ekitaldi amaieran produktu ekologikoez eginiko zizka-mizka goxo batzuez gozatzeko aukera izango da.

Bertaratzeko asmoa duenak, mesedez bezeroak@lurdenok.com-en eman behar du izena.

Lur denok S.L., ner group barruan agertzen den lehen enpresa-ekimena da. Euskal Herriko baratzeetan landutako produktu edo elikagai ekologikoen ekoizpenera eta banaketara zuzendutako jarduera da.

Erantzun

Sartu