Sustatu logoa Teknologia albisteak
juanmartinelexpuru

Juan Martin Elexpuru

None

‘Euskalduntze berantiarraz eztabaidan’ datorren astelehenean, azaroak 7, Bilboko Kafe Antzokian

juanmartinelexpuru
juanmartinelexpuru
2016-11-04 13:55

Gauza ezaguna denez, ETBren "Baskoniako historia bat" dokumentalak hautsak harrotu ditu eta hainbat erreakzio eragin. Horietako bat, hemen iragartzen dugun hitzaldia, alde biak ordezkatuta izango dituena. "Euskalduntze berantiarraz eztabaidan" izenburupean, mahai-ingurua izango da Bilboko Kafe Antzokian: datorren astelehenean, azaroak 7, arratsaldeko 19.00etan

Sardiniarrek eta euskaldunek, antzinako jatorri bera

juanmartinelexpuru
juanmartinelexpuru
2015-10-14 11:28

Azkenaldian, badirudi berpiztu egin dela euskaldunon jatorriaren inguruko gaia, inoiz itzali bada. Sustatun bertan ere, hortxe izan ditugu hizpide azken asteotan, besteak beste, Atapuercako fosilen genomaren azterketaren ondorioak, edo euskalduntze berantiarraren inguruko tesien gaia. Eztabaidaren erdian, sardinarren eta euskaldunen arteko ahaidetza ere sartzen da. Paolo Francalacci genetista sardiniarrak artikulu bat idatzi du gaiaz, eta hona hemen euskarara ekarrita. Francalacci tesi tradizionalaren aldekoa da: babesleku franko-kantabrikoa, migrazioa mesolitiko "fundatzailea", eta migrazio neolitikoa ez ordezkatzailea.

Baskoniako historia bat ala ipuin txar bat?

juanmartinelexpuru
juanmartinelexpuru
2015-09-16 09:32

Irailaren 10ean ETBn ikusi ahal izan genuen EITBk ekoiztu eta duela urtebete Donostiako Festibalean aurkeztu zen Baskoniako historia bat: euskalduntze berantiarra dokumentala. Alberto Santana da zuzendaria eta Joseba Abaitua atalaren gidoilaria. Beren tesia: akitaniarrak ziren euskaldun bakarrak erromatarren garaian. Inperiora erori zenean, Bidasoa hegoaldea inbaditu zuten eta 4 lurraldeak euskaldundu zituzten. Euskarak 1500 urte bakarrik ditu lur hauetan. Teoria honek baditu ia ehun urte. Eta moraleja garbia zen: hemendik aurrera ez duzue zilegitasunik izango mendebaldeaz, haren inbaditzaileak baitzarete, eta, nork daki, agian genozidak. Dokumentalaren edukiei erantzunez, Baskoniako ipuin bat  iritzi-artikulua idatzi dut.

Milesker, Iztu. Ez, ez dago eperik. Pentsatzekoa da Gabonak baino lehen eginda egongo direla. 50 edo

2012-08-02 13:43
Milesker, Iztu. Ez, ez dago eperik. Pentsatzekoa da Gabonak baino lehen eginda egongo direla. 50 edo 60 pieza aukeratu ditu ...

Epaileak Iruña-Veleiako grafitoen laborategi-analisiak egiteko agindu du

juanmartinelexpuru
juanmartinelexpuru
2012-08-01 16:11

Analitikak egin egingo dira azkenean! Bada prest dagoen eta bitarteko teknikoak dituen laborategia, Instituto de Patrimonio Cultural de España delakoa, eta bada epailearen agindua. Hona hemen Lurmen-ek atzo bidalitako prentsa-agiria.

Jarraitu gaitzazu