Honen ondorioz, mendi maratoiaren inguruan elkartzeko aproposa iruditu zitzaigun talde berri bat sortzea Ibilbideak-en: Zegama-Aizkorri
Talde honen helburuen artean ondokoak aurkitu ditzakegu:
Azken finean, taldetxo bat elkartu gustuko dugun zaletasun honen ingurukoak komentatu eta elkar ezagutzeko.
Baina aurreko asmo guzti hauek lortzeko, badago ordenagailua eta Internet baino gauza hobea: kedada bat antolatzea. Azken finean, entrenamenduetan eta lasterketetan beti ari gara gauza hauei buruz hitz egiten eta bertan ezagutzen dugu elkar.
Horregatik, datorren maiatzaren 5ean, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren ibilbidean zehar entrenamendu bat antolatuko dugu. Asmoa hauxe duzu: goiz eder bat igarotzea mendian (Aizkorri-Aratz parke naturalean), kirola eginez eta Zegama-Aizkorri mendi maratoiko ibilbidea ezagutzea.
Goizeko 8:30tan aterako gara Zegamako udaletxe aurretik. Donejakue bidea jarraituz, Sancti Spiritu-ra iritsiko gara 7km egin ondoren. Hemen, maratoiko ibilbidearekin bat egingo dugu eta lasterketaren azken 22,595km-ak egingo ditugu. Horretarako lehenbizi Aizkorri igoko dugu, gailur-lerroa igaro eta Urbiara jaitsiko gara eta hemendik Andraitz-eko tontorrera. Puntu honetatik aurrera ia dena beheraka Zegama herriraino, guztira 29,59km eginez. Desnibel positiboa 1779m izango da. Dutxa zerbitzua egongo da.
Hemen duzu ibilbidea ikusgai, eta hemen entrenamendura joango garenon zerrenda.
Erantzun
Sartu