Teknologia albisteak

GHKinfo.com, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-18 : 12:49
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak webgune berria ireki du, domeinu berri batean: GHKinfo.com. Itxuraz gain, azpiegitura ere berritu zaio webguneari, software librearekin. Tablet eta Mugikorretara egokituta gaude orain, eta E-posta zein Twitter bidez informazioa zabaltzen ere hasi gara.

Gune berriak Gipuzkoakohondakinenkudeaketa.com domeinu zaharra ordezkatuko du (besteak beste, luze samarra suertatzen zen erabilgarri izateko) eta itxuraldaketa bat emateko aprobetxatu dugu.



Webgunearen osagarri nagusiak dira:


Itxuraz gain, azpiegitura ere berritu zaio webguneari. GHKinfo.com software librearekin egina dago (Plone CMS edo edukia kudeatzeko sistema ezarri zaio). Edukia bi hizkuntzatan dago, noski, eta kudeaketa sistema elebitasun horretara egokitua dago, hain zuzen. Webgunea, gainera, tablet eta mugikorretara egokitzen den diseinuarekin egina dago. Horra adibide bat, telefonoetarako erresoluzioan:


Era berean, e-posta bidezko bi buletin ireki ditugu,albistegiaren euskarazko edo erdarazko bertsioan duzue, albo-zutabean, hauetara harpidetzeko aukera. Horrela, albisterik edo berritasunik argitaratzen dugunean, postontzian jasoko duzue. Era berean, Twitterreko profil bat ireki dugu: @GHKinfor

Gusto baduzue, jarrai gaitzazue RSS jarioaren bidez, e-postaz edo Twitter bitartez: Gipuzkoako hondakinen kudeaketaz informatuta egoteko aukera ematen saiatuko gara.

Erantzun

Sartu