Teknologia albisteak

Nor da nor? Gazte Ibiltarien aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
2013-07-15 : 12:38
Gazte Ibiltariak egitasmoan hainbat lan jaso ostean honako hauek dira 8 gazte irabazleak. 7 egunez 350 kilometro egingo dituzte gazteek Euskal Herrian zehar bizikletaz, Ander Izagirre, Oihana Kortazar, Axi Muniain eta Irati Anda gidari lagun dituztela. Lan sarituak Gazteaukera blogean  daude ikusgai eta bidaiaren berri gazteek baraiek emango dute abuztuaren 4tik 11ra bitartean, Gazteaukeran eta Ibilbideak plataformetan.

(Irati Andaren bertsoa)

Ander Izagirre 37 urteko donostiarra. Kazetaria naiz eta hogei hatzekin idaztea atsegin dut: eskuetako hamarrak teklatuan eta oinetako hamarrak bidean.  Kronikak, erreportajeak eta liburuak argitaratu ditut, bizikletan asko ibiltzen naiz eta www.anderiza.com –en topa nazakezue. (beheko lerroan erdian)

Maite Laka

Kaixo guztioi! Maite deitzen naiz eta Bermeotik idazten dizuet. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi nuen EHUn eta orain Turismo arloko goi-mailako ziklo bat amaitu berri dut. 26 urte ditut, kirol zalea, bidaiatzea gustatzen zait eta abentura honetan parte hartzeko irrikaz nago! Ibilbide polita izango da eta espero dut zuek ere gure jarraipenarekin entretenitzea, laster arte! (beheko lerroan eskuinean)

Iñaki Goikoetxea

Iñaki Goikoetxea naiz, 27 urteko irundarra. Kazetari bezala lan egin izan dut, begiralea naiz udetan eta orain Gasteizen bizi naiz Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanetan beka batekin nabilelako. Lagunekin planak egitea atsegin dut, bai mendira joateko baita inguruak ezagutzeko edo atzerrira bidaiatzeko ere. Antolatu dugun azken “abentura” Santiago Bidea izan da. (hemen azaltzen da)

Ainhoa Belzunegi

Ainhoa Belzunegi naiz, 20 urte ditut eta donostiarra bezain kirolzale amorratua naiz. Medikuntza ikasketak burutzen ari naiz Leioan eta 3.maila egingo dut hurrengo kurtsoan.

Kirolari dagokionez, Realeko Belar Hockeyeko lehenengo taldean jokatzen dut; aurten liga irabazi dugu eta bigarren postua lortu dugu bai Erreginaren kopan baita Europako txapelketan ere. Horretaz gain, eskiatzea ere asko gustoko dut. Amaitzeko, ilusio handiz itxaroten diot bizikletaz egingo dugun bidaia honi!!!!! (Goiko lerroan 5. eskuinean)

Iban Auzokoa

Iban Auzokoa naiz, gernikarra. 27 urte ditut. Ikasketaz euskal filologoa eta gaur egun euskara irakaslea DBHn eta Batxilergoan. Lagunen laguna. Oso kirolzalea eta kirolaria. Bidaiatzea eta jende ezberdina ezagutzea maite duena. Bizitza bizitzeko dela pentsatu eta sekula geldi egoten ez dakiena. (Beheko lerroan ezkerrean)

Ane Soraluze

Ni Ane Soraluze naiz, azpeitiarra. 21 urte ditut eta momentu honetan medikuntza ikasten ari naiz.Beti egoten naiz prest irteera edo bidaiaren bat egiteko, esperientzia berriak asko gustatzen baizaizkit. Mendia eta hondartza oso gustokoak ditut eta itzuli hau egiteko irrikitan nago! Kirolari dagokionez, aire librean egiteko kirolak gustatzen zaizkit, bereziki mendia eta eskia. (Goiko lerroan 3.)

Asier Iturregi

Asier deitzen naiz, mungiarra naiz eta 28 urte ditut. Umetatik hainbat kirol praktikatu ditut, eta gaur egun bizikletan eta mendian ibiltzen naiz. Magisteritza ikasketak egin nituen. Suedian hilabete batzuk pasa ostean bueltan naiz orain Euskal Herrian. Abentura honetan parte hartzeko gogo handiak ditut.( Goiko lerroan 4.)

Idoia Garmendia

20 urte igaro dira oinez ibiltzen hasi nintzenetik, 15 peladei ematen diedanetik eta  gutxi batzuk kirola bidaiatzeko aitzakia aproposena dela konturatu naizenetik. Zumaiarra naiz eta Bilboko ingenieritza ikasketak argazkilaritza eta mendi zaletasunarekin uztartzen saiatzen naiz. ( Goiko lerroan 2.)

Imanol Arrese

Igorrekoa naiz eta betidanik gustatu izan zait kirola egitea. Txikia nintzela kirol ezberdinak egiten ibiltzen nintzen eta azken urteetan batez ere esku pilotan aritu naiz. Inginieritza mekanikoko ikasketak egiten dihardut eta 22 urte ditut. (Goiko lerroan ezkerrean)

Gazte ibiltariak ekimenaren berri izan nahi duzu? Hementxe informa zaitezke.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago