Teknologia albisteak

Euskadiko auzolandegien berri emango dute bi gazte blogarik, “Auzokontalariak” lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia
2013-05-15 : 12:20

Auzokontalariak ekimenak gazteek Euskadiko auzolandegietan dituzten bizipenak erakustea du helburu. Euskadiko auzolandegietara bisita egin eta bertako bizipenak plazaratzeko prest dauden bi blogari aukeratuko ditu Gazteaukerak, abian jarri duen Auzokontalariak lehiaketaren bidez.

 

Hautatutako bi erreportariek, Amurrio, Añana, Lemoa, Lekeitio, Busturialdea, Aduna eta  Bergarako auzolandegietara  eguneko bisita egin eta bertako bizipenak, berezitasunak eta txutxu-mutxuak plazaratu beharko dituzte Gazteaukera blogean. Era berean, argazkiak eta bideo txikiak grabatuko dituzte. Informazioa guztia Gazteaukerako facebook, twitter eta tuenti gizarte sareen bidez zabalduko da.

Uztailaren 15etik 31ra
, egingo dute Auzokontalariek beraien lana, 7 auzolandegi martxan daudela aprobetxatuz. Egindako lanagatik ordainsaria jasoko dute bi gazteek eta beharrezko trebakuntza eta material teknikoa ere eskuragai izango dute.

Lehiaketa honetan parte hartzeko idazlan bat (350 eta 450 hitz artean euskaraz eta gazteleraz) edo bideo bat (2 eta 5 minutu artekoa)  bidali behar dute interesa duten lagunek, gaitzat,“Ezagutzen duzun boluntariotza proiektu baten inguruko kontakizuna” hartuz.

Parte hartzaileek 18 eta 30 urte bitartean izan behar dute eta Gazte-txartelaren titular izan behar dira.

Lanak maiatzaren 14tik ekainaren 14ra bitartean bidali behar dira eta oinarriak Gazteaukera atarian daude eskuragai.

 

Erantzun

Sartu