Teknologia albisteak

Game Erauntsia bideo jokuei errepasoa ematera dator!

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-10 : 13:41
Kaixo lagunok!! Iritsi da azkenean bideo jokozale euskaldunentzat eginiko webgune hau argitaratzeko eguna. Aspalditik dabil "gamer" talde hau bakoitza bere aldetik jokuen gaineko bideoak grabatu eta sareratzen, baina taldetxo bat sortu eta denentzat leku zentral bat egitea erabaki da azkenean.
Horrela, bideo jokuei buruzko webgune indartsu bat sortzeko helburua daukagu. Bideo jokoei buruzko "gameplayak" eta hauei buruzko kritika, truko eta gidak plazaratuko ditugu hemen. Oraingoz lehenengo pertsonan (FPS, First Person Shooter) jolasten diren jokuei buruzko bideoak dira nagusi, baina gerora mota ezberdinetakoak argitaratu nahi ditugu. Webgunea gainera ahalik eta sinple eta erakargarriena egiten saiatu gara. Horrez gain, gaur egun gailu eramangarriek duten erabilera ikusita, mugikorretarako ere egokitu dugu bootstrap CSS eta JavaScripta erabiliaz. Espero dugu zuen gustukoa izatea!


Parte hartu gure komunitatean twitter edo facebooken gure bideoak partekatuz edota zure iritzia emanez. Eta animatzen bazara, idatziguzu eta hasi zu ere joku ezberdinen bideoak igotzen. Gustora egingo dizugu gure "hall of fame"-an zure lekua ;)

Bide batez, gogoratu bertako eduki guztia CC-BY-SA lizentziapean dagoela. Webgunearen garapena ere kode irekian egina da eta nahi duenak githuben eskuragarri du.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago