Urriaren 22an, Ipuin Kontalarien II. Maratoia egingo da Galtzagorri Elkarteak eta Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean antolatuta. Maratoiaren lehenengo edizioa San Telmo museoan egin zuen Galtzagorrik iaz, elkartearen 25. urteurrena ospatzeko. Orduan, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu Fundazioaren laguntza jaso zuen. 200 pertsona bildu ziren eta izan zuen arrakasta ikusirik, 2016an bigarren edizioa prestatu du, Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean. II. Maratoiaren barruan lau ipuin kontaketa saio eskainiko dira, Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo Kaleko sotoan, Donostian).
Ipuin Kontalarien II. Maratoian lau ipuin kontaketa saio eskainiko dira Donostiako Liburutegi Nagusian, San Jeronimo kalean (sotoa bezala ezagutzen den aretoan). Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak egitarau anitza prestatu du, haur, gazte eta helduak erakartzeko asmoz. Egun osoko saioetan, zuzeneko musikaz lagunduriko ipuinak, antzeztutakoak, itzal txinatarrak, belarrira xuxurlatuko poesiak... entzun ahal izango dituzte bertaratutakoek.
Egitaraua
Adin ezberdinetako haur eta gazteentzat prestatu diren lau saioak hauek dira:
Saioak doan dira, baina izena ematea gomendatzen da, saio bakoitzean lekua mugatua izango baita. Horretarako, helbide honetara idatzi behar da: haurliburutegia@donostia.eus.
Erantzun
Sartu