Maiatzaren 13an, ostiralarekin, jakingo dugu Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako irabazle nagusiak zein diren. Lehiaketaren 4. edizioan gora egin du parte hartzeak eta gora book trailerren kalitateak. Guztira 241 book trailer aurkeztu dira (iaz baino 46) gehiago eta epaimahaiak hautatu ditu finalista nagusiak. Publikoaren Saria, berriz, boto bidez erabaki da apirilean. Irabazleek gaur jasoko dute saria Tabakalerako zinema aretoan egingo den ekitaldian, 12 eta 16 urte bitarteko 180 gazte bilduko dira bertan.
Sari nagusia eskuratzeko Ikastetxeen kategorian 6 finalista daude eta guztiak (ikasgela osoarekin) etorriko dira ekitaldira:
DBH 1-2:
Norbanakoen kategorian, berriz, finalista bakarra geratu da aurten. Hortaz, e-reader bat eta 100 euroko bonoa (liburu eta diskotan gastatzeko) Munduko Imaginarium taldearentzat izango da.
PUBLIKOAREN SARIA
Horrez gain, Publikoaren Saria ere banatuko da eta saria bera ekitaldian jasoko dute irabazleek. Ikastetxeen kategorian Eibarko Mogel Isasi ikastetxeko DBH2ko Aejae taldeak irabazi du 160 botorekin eta Norbanakoenean Urnietako Ssati taldeak 58 botorekin. Guztira, 724 boto bildu dira.
Aejae taldeak Koldo Izagirreren Dumitru (Erein, 2014) liburuari buruzko book trailerrarekin irabazi du. Ssati taldeak, berriz, John Boyneren Pijama marradunaz jantzitako mutikoa (Alberdania, 2007) liburuaren book trailerrarekin lortu du saria.
Sari-banaketa ekitaldia, Idoia Noble aurkezle, itzultzaile eta interpreteak aurkeztuko du, 10:30ean hasita. Bertan izango dira finalista eta irabazleez gain, saria ematera etorriko diren gonbidatu bereziak: Mikel Irizar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria; Iñaki Markotegi, Galtzagorri Elkarteko lehendakaria; Arantza Mariskal Tabakalerako UBIK liburutegiko zuzendaria, Kristina Fernandez ilustratzailea eta Ana Isabel Morales itzultzailea.
Erantzun
Sartu