Kalean da 2012-2013 ikasturteko Liburu Gaztea book trailer lehiaketako irabazle zerrenda dagoeneko. (Hau da 6 kategorietako batean irabazlea, Koldo Zuazoren 'Neure buruaren alde' eleberriarekin Oiartzungo Xabi Belaunzaranek egina).
Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari esker antolatzen du ekimen hau bi helburu lortzeko xedearekin: Gipuzkoako DBHko gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzea da bat. Bestea, euskarazko gazte literatura zabaltzea.
Maiatzaren 15ean bukatu zen Liburu Gaztea lehiaketan bozketa egiteko epea. Ikasturte honetan, Liburu Gazte Gipuzkoako DBHko 22 ikastetxek parte hartu dute bozketan. Guztira, 883 lagunek egin dute bozka, eta proposatzen zitzaien inkesta bete dute.
Hautatuak izateko ikastetxe kategorian 167 book trailer, eta norbanakoen kategorian 15 book trailer aurkeztu dituzte.
Emaitzei dagokionez, book trailer irabazleak honako hauek dira:
Ikastetxeak |
|||
book trailerra |
gela |
ikastetxea |
herria |
DBH 3 B |
La Asunción |
Donostia |
|
DBH 4 B |
Elizalde BHI |
Oiartzun |
|
DBH 1 M-N |
Usandizaga - Peñaflorida |
Donostia |
|
|
|
|
|
Norbanakoak |
|||
book trailerra |
ikaslea |
ikastetxea |
herria |
Xabi Belaunzaran |
Elizalde BHI |
Oiartzun |
|
Elixabet Aduriz |
Axular Lizeoa |
Donostia |
|
Unai Romo |
Axular Lizeoa |
Donostia |
Bozketan parte hartu dutenen artean zozketatutako e-irakurgailua, berriz, Donostiako Mariaren Bihotza Ikastetxeko Joseba Sanchez ikasleari egokitu zaio.
Liburu Gaztea 2013-2014
Aurtengo ekitaldia amaiturik, datorren urteko Liburu Gazterako hautagaiak aukeratu ditu jada Galtzagorri Elkarteko aditu batzordeak. Datorren urtean, gainera, 2012-2013an ezarritako berrikuntzekin jarraituko dugu, eta book trailer edo erreseina interaktibo bat egin beharko dute ikasleek lehiaketan parte hartu ahal izateko.
2012-2013 ikasturtean erabaki zenez, izenburu bakarra proposatuko zaio DBHko maila bakoitzari. Eta, esan bezala, parte hartzen duen gela bakoitzak liburu baten gaineko book trailer bat (edo gehiago) sortu beharko du. Lan hori egiten duenak soilik izango du saria irabazteko aukera. Ikasgelez gain, ikasleek, norbanako gisa parte hartu dezakete.
2012an 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat euskaraz eta lehenengo aldiz argitaratutako liburu guztiak irakurri ditu beti bezala batzordeak. Aditu batzordearen irizpideei jarraituz, hauexek dira Liburu Gaztea Lehiaketan datorren ikasturtean parte hartzen duten ikasleek irakurriko dituzten lanak, DBHko mailaz maila:
LIBURU GAZTEA 2013-2014 LIBURU HAUTATUAK |
|
DBH-1 |
Maitagarria eta desioa. Mariasun Landa. Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga. Elkar, 2012 |
DBH-2 |
Marta ispiluaren aurrean. Teresa Calo Fontan. Itzultzailea: Mitxel Murua. Elkar, 2012 |
DBH-3 |
Ezer ez. Jane Teller. Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal. Alberdania, 2012 |
DBH-4 |
Saguak eta gizonak. John Steinbeck. Itzultzailea: Iñigo Errasti. Alberdania, 2012 |
Erantzun
Sartu