Euskal Herriko herri ezberdinetako kantu taldeek erabili duten Kantari aplikazioa berritu egin da. Bertsio berriak herri desberdinetako dozenaka kantu liburuxkak bildu ditu. Guztira 600 bat kanturen letrak eta bideo-karaokeak pilatu ditu. Besteak beste, Bilbo Kantariko, Plentzia Kantaguneko, Zarautz Kantuaneko edo Urdabai Kantaguneko liburuxkak aurkitu daitezke.