Teknologia albisteak

euskalwikilariak

Erabiltzailearen jarduna

Euskal Wikilariak Berlinen (2017ko bileran)

2017-04-05 : 09:06

Martxoaren 30etik apirilaren 2 arte iraun du aurtengo nazioarteko Wikimedia Konferentziak, urte gutxi batzuetatik hona urtero egiten dena. Mundu osoko Wikipedia ezaguneko kideez gain, bertan bildu dira guztira 350 parte-hartzaile, urteen poderioz sortutako mugimenduko beste wiki baliabide eta taldeetako kideak, eta bertara gonbidatua dute 2016an sortutako Euskal Wikilarien Elkartea ere. Bi kide bertaratzeko eskaintzari heldu eta han izan dira Elkartearen ordezkari lanetan Galder Gonzalez eta Iñaki Lopez de Luzuriaga.