Teknologia albisteak

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua

Erabiltzailearen aurpegia

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua eskualdeko 43 entitatek 2016ko otsailean eratutako elkarlanerako espazioa da. Kontseiluaren helburu nagusia eskualdearen euskalduntzean eragitea da.

Erabiltzailearen jarduna

"Euskararen etorkizuna Aiaraldean" gogoeta jardunaldia Amurrion

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua eskualdeko 43 entitatek otsailean eratutako elkarlanerako espazioa da. Eskualdearen euskalduntzea helburu, 2017 urtean Kontseiluaren plangintza estrategikoa osatzea izango da gure hurrengo mugarria.

Horretarako, Euskal Herri luze-zabalean euskalduntzearen esparruan eman diren esperientzia, praktika eta diskurtso eraginkorrak lehen eskutik ezagutzeko egun osoko GOGOETA JARDUNALDIA antolatu dugu datorren abenduaren 29rako (osteguna).

Hainbat arloetako esperientziak ezagutu, eta gure eskualdearen testuinguruan kokatzeko ahalegina izango da jardunaldia: 2017tik aurrera Kontseiluaren lana zedarrituko duten ildoak eta ekimenak zehazteko hain zuzen ere.