Teknologia albisteak

Sitcoms ezagunetako pisuen planoen egilea

Erabiltzailearen aurpegia
2017-01-10 : 14:58

Telebistako leihotik beste batzuen etxeak ikusten ditugu, barnetik. Zenbait denboraldi ikusi ondoan, etxeko sala bezain ezagun egiten zaizkigu serietako pertsonaien egongelak, sukaldeak eta gainerakoak… Iñaki Aliste Lizarralde barne-diseinatzailea da, eta denbora-pasa gisa, hainbat serie ezagunetako pertsonaien etxeen planoak egiten ditu. Sherlock, Sex and the City, Friends, The Big Bang Theory, The Simpsons, Two and a Half Men eta abarreko serietan agertzen diren etxe nagusien planoak diseinatu ditu. Bere webgunean jartzen ditu denak. Duela zenbait hilabete New York Times-ek elkarrizketa egin zion azpeitiar honi.

Neurriak

Kapsulatu

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago