Teknofiloen albistegia

Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2017-2018: izen-ematea zabalik!

Erabiltzailearen aurpegia
2017-09-21 : 12:18

2017-2018ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da jada. Izena ematea doan da, eta oso erraza: sartu webgune berrian eta segi jarraibideei. Irailaren 25etik aurrera izena emateko epea zabalik dago. Zientzia Azokaren festa Bilbon egingo da 2018ko apirilaren 21ean.

Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da. Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak, talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute, unibertsitateko ikertzaile profesionalen laguntzarekin.

Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgune berrian eta segi jarraibideei. Irailaren 25etik aurrera izena emateko epea zabalik dago. Zientzia Azokaren festa Bilbon egingo da 2018ko apirilaren 21ean.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Badirudi arazoa bezero inplementazioan dagoela,... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16
Erabiltzailearen aurpegia
Publikatu dituzte erasoaren xehetasunak https:... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16
Erabiltzailearen aurpegia
turismoa airb (dabid aldama)
Airbnb-ren eragina Donostia..., 2017-09-29
Besoin de planifier des opérations esthétiques ... (Médecin chirurgie esthétique Tunisie)
Taxi hegalari eta autonomoa..., 2017-09-27
Des opérations de liposuccion en Tunisie font p... (Médecin chirurgie esthétique Tunisie)
"Banden Lehia" musika-txape..., 2017-09-22

»» Jardun osoa