Europako 26 hizkuntzatako hiztegien erabilerari buruzko inkesta bat jarri zuten abian joan den astean, European network for e-lexicography (ENeL) COST proiektuaren barruan. Ahalik eta euskaldun gehienen erantzunak bildu nahi genituzte; beraz, eskertuko genuke inkesta bete eta zuen inguruan zabaltzea.
Lexikografia digitalaren arloan egiten den ikerkuntza areagotzea, koordinatzea eta bateratzea du helburu proiektu ENeL proiektuak, eta Elhuyar 2013tik ari da parte hartzen, euskarazko lexikografiaren ordezkari gisa.
Galdeketaren helburua da aztertzea hiztunek erabiltzen ote dituzten hiztegi elebakar orokorrak, eta erabiltzen dituztenen erabilera nolakoa den. Inkesta prestatzen 58 ikertzaileko lantalde bat aritu da, eta 29 herrialdetan zabaldu da, 26 hizkuntzatan; tartean, euskaraz Euskal Herrian.
Inkestako galderei erantzunez ikerketari lagundu nahi badiozu, hemen aurkituko dituzu euskarazko galderak: euskarazko inkesta.
Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
Ustez, konpondu dute arazoa. Esteka honetan aurkituko duzue euskarazko galdetegia, gainerako hizkuntzen artean: http://www.owid.de/plus/dictcult/
Euskerazko inkestara sartzeko klikatzen dodanean mezu batek dinosta galdetegia eginda daukadala