Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zer gertatzen da zientzia-udalekuetan?

elhuyar
2013-04-25 13:02

Aurten 12 eta 14 urte bitarteko 100 gaztek izango dute Zientzia Udalekuez gozatzeko aukera. Uztailaren 1etik 15era izango dira udalekuak, astebeteko bi txandatan. Tokiak zozkatu egingo dira izena ematen duten guztien artean. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, sartu webgunean, edo deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira (ordutegia: 9:00-14:00)

Zientzia-udalekuetan, zientzia-ekintzak eta tailerrak uztartuko dituzte gazteek. Ekintza horiek gazteek ondo pasatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea dute helburu. Bi irteera egingo dituzte gazteek, zientzia-esperimentuak eginez ikasteko, natura ezagutzeko ekintzekin gozatzeko, urarekin jolasteko eta beste hainbat abentura bizitzeko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu