Sustatu logoa Teknologia albisteak

Elhuyar aldizkaria saritu dute Tecnalia sarietan, Interneteko kategorian

elhuyar
2013-01-31 11:17

Artikulu-bikoak egiten duen “informazio multimediaren erabilera” nabarmendu du epaimahaiak saria emateko, eta adierazi du horren bidez “transplanteetarako organoak zelula ametatik abiatuta neurrira egiteko ahalmena, itxaropena eta errealitatea hobeto ezagutzeko lan bikain bat” osatu duela egileak.

Bi erreportajek osatzen dute “Itxaropen bioartifiziala” lana. Lehenengoak zelula amak ditu hizpide, eta, haietatik abiatuta, neurrira egindako organo eta ehunak sortzeko bidean non gauden galdegiten du Roak. Egitura sintetiko baten gainean zelula amak haziz sortutako trakea baten transplanteak irekitzen du erreportajea, transplante haren bi protagonista nagusien bidez: trakearen hartzailea, batetik, eta trakearen sortzaileetako bat, bestetik. Bigarren erreportajean, organo eta ehun erabat artifizialetan jartzen du arreta egileak.

Lan jakin bati emandako saria izanagatik, Elhuyar aldizkariak webgunean egiten duen lanaren aitortzatzat ere hartzen dugu izendapena. Paperean jaso ezin diren baliabideen bidez Interneten informazioa zabaldu eta osatzea zen iaz Django erabilita CodeSyntax enpresak garatu zuen webgune berriarekin lortu nahi genuen helburuetako bat; beraz, bereiziki pozten gaitu saria orain eta interneteko atalean jaso izana.  Creative Commons lizentziapean aurkituko duzue lan saritua eta gainerako eduki guztia. 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu