Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: esleipena
2021-07-15 12:34
2021eko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz. Bi itzulpen proiektu bultzatuko ditu EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak) aurten, bat Miren Arratibel eta Aintzane Atelak aurkeztutako proposamena, eta bestea Joannes Jauregik aurkeztua.
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, bi lan hauek esleitu ditu epaimahaiak:
- Edith Wharton, Ethan Frome - Itz.: Miren Arratibel eta Aintzane Atela
- Sherwood Anderson, Winesburg, Ohio - Itz.: Joannes Jauregi
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Juan Garziak, Amaia Astobizak eta Inazio Mujikak (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren).
Aurtengorako aurreikusitako argitalpen-kopurua osatzeko, beraz, bigarren deialdia antolatuko du aurki EIZIEk.
Erantzunak kargatzen...